'Euskararen egoera gaur: Zer diote datuek?' hitzaldia, hilaren 11n
Iñaki Iurrebaso Biteri EHUko irakaslea gonbidatu du Oiartzun Azmarrin-ek. Hizkuntzaren erabilerari buruzkoak partekatuko ditu asteazkenean.
Azmarrin-ek hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako —hilak 11—. Iñaki Iurrebaso Biteri EHUko irakaslea gonbidatu dute.
Hitzaldiaren izenburuak argi uzten ditu hitzaldiaren nondik norakoak zeintzuk izango diren: Euskararen egoera gaur: Zer diote datuek?.
Iurrebasok bere tesian bildutakoak izango du oinarri datorren asteazkeneko hitzaldian. Ondoren, solasaldi irekia egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Tesiak honako izena du: Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa.
Gaian sakontzeko, Arantxa Iraolak pasa den abuztuan Iurrebasori BERRIArako egin zion elkarrizketa irakur daiteke.