[Bideoa] Eraso matxistari herri erantzun irmoa
Gurutze Santuaren plaza lezoarrez bete zen atzo joan den asteburuan izandako eraso matxistari arbuioa adierazteko.
“Nahikoa da. Minduta, nazkatuta eta amorratuta gaude. Indarkeria matxistarik gabeko Lezo batean bizi nahi dugu. Aspertu gara beldurra izateaz”. Joan den larunbatean herrian izandako eraso matxistari aurre egiteko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Gurutze Santuaren plaza. Txiki gelditu zen herriaren erdiguneko topagunea. Ehunka izan ziren Piztu Lezoren. Gaxuxa Emakume Elkartearen eta Iruntzen Emakume Taldearen deialdiarekin bat egin zutenak. Udalaren eta aldundiaren babesa ere izan zuen deialdiak: han izan ziren herriko hautetsiak, Mikel Arruti alkatea barne; eta han izan zen ere Nerea Isasi Berdintasuneko foru zuzendaria.
Elkarretaratzea bitartean isiltasun osoa. Samina eta amorrua. Atzokoan deitzaileek azaldutakoaren arabera, larunbateko erasoa herriko tabernetan, kaleetan, eta etxe barruan izan zen. Emakume bat eraso zuen bere bikoteak. “Hemen gaude zapalkuntza eta biolentzia matxista irmo salatzeko eta erasotuari gure babesa agertzeko”, adierazi zuten plazan.
Botere kolektiboaren aldeko hautua egiten dutela adierazi zuten atzoko mobilizazioaren deitzaileek. Aldarrikatu zuten, aldi berean, Lezoko eragile sozial, politiko eta instituzionalek ildo beretik lan egiten lan egiten jarraitu behar dutela, irmo eraso matxisten kontra, eta etete unerik gabe horiek ekiditeko politika eta ekintzetan, berriz ere gerta ez daitezen. “Erasotzaileek eta haien konplizeek dituzten ardurak har ditzaten eskatzen dugu, eta haiek jarrerek duten erantzukizunen kargu har dezaten. Nahikoa da. Indarkeria sexistarekiko zero tolerantzia azaltzen jarraituko dugu. Gora borroka feminista!”. Hori esanda, txalo zaparrada plazan, amorruz betea.
Jarraian, atzoko elkarretaratzeko hizketaldiaren bideoa.