Urriaren 17an, Ozzinemaren hurrengo saioa
'Las brujas de Eastwick' filma proiektatuko dute, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean.
Datorren urriaren 17an, asteartea, Ozzinemak hurrengo saioa antolatuko du. Oraingoan “Las brujas de Eastwick” filma proiektatuko dute Niessenen, arratsaldeko 19:30ean. Susan Sarandon, Michellle Pfeiffer eta Cher Jack Nicholsonen aurka arituko dira.
Filmak Saioa Horror Festival Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean antolatu dute. Izan ere, aurtengo gaiak “Sorginak” dira, eta horregatik lotura egingo dute hilaren 27an hasiko den jaialdiarekin.
Sarrerek lau euro balio dute, eta esteka honetan daude eskuragai.
