Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bestelako bizimoduen topaleku

Ekonomia sozialean oinarritutako egitasmoaen zein proiektu alternatiboen erakusleiho izango da Alternatiben Oihartzuna.

Iker Zabala eta Ioana Iñigez, Alternatiben Oihartzunako antolakuntza taldeko bi kide.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/10/13

[Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportajea]

Alternatiben Oihartzuna duela zazpi urte antolatu zuten estreinakoz, Oiartzunen. Eten baten ondoren, iaz berreskuratu zuten egitasmoa, eta aurten ere egingo dute: urriaren 21ean izango da ekitaldi nagusia, Oiartzungo plaza nagusiaren inguruan. Egitarauaren barruan, bi film ere emango dituzte, hilaren 19an eta 30ean.

“Burujabetzaren eta eraldaketaren bidean lanean ari diren egitasmoen topagune izatea” da helburua. Hainbat jatorritako herritarrak daude antolakuntza taldean, ekonomia sozialaren esparruan lanean ari direnak guztiak.

“Bakoitzak bere komunitatea dauka, baina denok ortzi-muga berbera dugu azkenean. Egun bat hartu, elkartu eta eztabaidatu, eta eztabaida berriak sortu nahi ditugu”, adierazi du Iker Zabalak, antolakuntza lanetan dabiltzan kideetako batek.

Iazko urrian azoka bat egin zuten Oiartzunen, eta hainbat hitzaldi antolatu zituzten; musika ere izan zuten. “Aldaketa txikiren bat eginda”, baina iazko ildoari eustea erabaki dute aurten ere, Ioana Iñigez antolakuntza taldeko kideak zehaztu duenez.

“Iaz arreta handiagoa jarri genuen hemengo ekoizleengan. Aukera eman zitzaien hemen egoteko, eta erakuts zezaten zer ekoizten duten hemen, betiere elikadura burujabetza-eta oinarri hartuta”.

Solasaldietan, lau gai

Aurten eztabaida sustatu nahi izan dute egitasmoko kideen artean, bakoitzaren ezaugarriak kontrastatuta; Oiartzungoak bertakoak eta herritik kanpokoak gonbidatuko dituzte. Azoka bat ere egongo da urriaren 21ean, “ezohikoa”; proiektuek erakusmahaiak izango dituzte, euren lanaren berri emateko.

Solasaldi horietan lau gai jorratuko dituzte, Zabalaren arabera: zaintza, energia eta ekonomia soziala, eta burujabetza helburu duten proiektuak finantzatzeko moduak izango dira lehen hirurak. Laugarrena, berriz, Oiartzungo Udalaren parte hartzea izango da. “Horrelako proiektuak udalgintzak nola bultza ditzakeen aztertu nahi dugu”, zehaztu du Zabalak.

«Proiektuak erakusteko modua da Alternatiben Oihartzuna, beste bizitzeko moduak badirela»

11:00etan hasiko dira solasaldiak, eta 14:15 inguruan bukatu. Ordu erdikoak izango dira saioak, nahiz eta antolatzaileak ohartu denbora tarte horrek ez duela “askorako” emango.

Oiartzungo eta kanpoko eragileak parez pare jarriko dituzte, beraz, euren esperientziaren berri emateko. Herrikoen artean, Labore Oarso eta Elika kooperatibak, Argitturri energia komunitatea eta Abaraxka ludoteka izango dira.

alternatiben oihartzuna

Iazko Alternatiben Oihartzunako irudia.

Oiartzundik kanpokoen artean, berriz, Irungo Harrera Sarea, Herrerako (Donostia) Sukalde Kolektiboa, Coop57, Goiener, Izarkom, Euskal Herria Burujabe eta Basoa Defendatzaileen Etxea.

Beste eragile batzuk “lotzeko” dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. “Egitasmo horiek guztiek urteak daramatzate martxan, baina orain arte ez dituzte ikusarazi. Jendeak ez ditu asko ezagutzen, edo, izena entzuna eduki arren, ez dakite zertan ari diren. Proiektuak erakusteko modu bat ere bada ekinaldia; erakutsi nahi dugu badirela bizitzeko beste modu batzuk, egingarria dela alternatiba hori, ez dela lelo huts bat”.

Herritarrei gogorarazi nahi diete aukera dagoela zer nahi duten erabakitzeko, eta tokikoa “hobea” izango dela, “gizartearentzat eta naturarentzat onuragarriagoa” delako.

Herri bazkaria eta musika

Urriaren 21ean, goizeko ekitaldiak bukatzean, taldeko argazkia aterako dute, eta herri bazkaria egingo dute gero, tokiko produktuekin osatutako menuarekin —sarrerak salgai daude Oiartzunen, Miren tabernan eta txokolategian, 10 euroren truke—.

Bazkariaren ondoren hasiko da festa giroa, Doike taldearen dantzaldiarekin. Gauean, berriz, kontzertuak izango dituzte. Astelehen Goizak, Zilibito Records eta Dantzall Sound taldeak gonbidatu dituzte, Biyurrienea Oiartzungo gazteen aisia taldearekin elkarlanean. Adin guztietako jendea erakarri nahi dute.

«Bakoitzak daukagu bere komunitatea, baina denak elkartu eta azkenean denok dugu ortzimuga berbera»

Urriaren 21eko ekitaldi nagusiaz gain, beste bi adar ere izango ditu aurtengo ekitaldiak. Lehenengoa, hilaren 19an, datorren ostegunean. Zure platerean hasten da mundua dokumentala emango dute, Oiartzungo Landetxen, 19:00etan.

“Elikadura burujabetzari buruzkoa da dokumentala, eta nahikoa lotura dauka Alternatiben Oihartzunarekin”, azaldu du Iñigezek. Labore Oarsok antolatu du emanaldia, eta egitarauan txertatu dute.

Hilaren 30ean, berriz, Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa 2018-2023 dokumentala emango dute, auditoriumean, 19:30ean. Muguruzak berak hitzaurrea egingo du filma hasi aurretik. Sarrerak udalaren webgunean eskuratu daitezke bi emanaldietarako txartelak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.