Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

«Haurrekin euskaraz hitz egiten dut, baina helduekin...»

‘Haurren aurrean helduok heldu’ dinamika egingo dute, bigarren aldiz, hilaren 19tik 29ra. Haurrekin lotura dutenen hizkuntza ohituran eragitea da asmoa, baita eredugarritasuna sustatzea ere.

altzibar jolas parkea Haurrak elkartzen diren hainbat tokitan jarriko dituzte dinamika martxan dagoela gogorarazteko euskarriak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/10/13

Erreportaje honen titularrak islatzen duen jarrera oso ohikoa da: haurrak presente daudenean, euskara nagusitu ohi da umeen topaleku diren gune askotan, baina espaziotik desagertzen direnean, helduek gaztelaniara jotzen dute.

Hizkuntza ohitura horretan txip aldaketa eragiteko asmoz, Haurren aurrean, helduok heldu dinamika martxan jarriko dute bigarren aldiz. Hilaren 19tik 29ra bitartean izango da, eta, Oiartzunekin batera, aurtengoan ere Pasaiak hartuko du parte.

Ttur-tturrek dinamizatu du ariketa. Aitzol Perez de San Romanek azaldu duenez, Euskaraldian bezala, «hausnarketa» bat sustatu nahi dute.

Bertan lantzen diren arau sozialak errepikatu: lehenengo hitza beti euskaraz izatea; euskaldunak beti euskarari eustea, solaskideak gaztelaniaz erantzun arren; zailtasunak dituenak eskatzea berarekin euskaraz egiteko, nahiz eta berak gaztelaniaz egin…

Hala ere, Perez de San Romanek zehaztu duenez, Euskaraldiak duen dimentsioa baino mugatuagoa izango du egitasmoak: «Ez da txapa jantzi beharko, ez da rolik aukeratu beharko, ez izan-ematea egin ere…».

Gainera, parte-hartzaileen profila bestelakoa izango da: 16 urtetik gorako edozein pertsona izan beharrean, 12 urte arteko haurrekin harreman zuzena dutenei egin diete gonbita parte har dezaten, hala nola gurasoak, hezitzaileak edo zaintzaileak.

Eredugarritasunaren bila
Helduen arteko elkarrizketetan ohitura aldaketak bilatzeaz gain, beste helburu bat izango du ariketak: eredugarritasunarena. «Datu askotan ikusten da nola helduek euskara hitz egiten duten haurrak presente daudenean, eta haiek espaziotik desagertzen diren momentuan, erdarara pasatzen dira», esan du Perez de San Romanek.

Modu horretan, mezu «subliminala» ematen dela uste du: euskara haurren hizkuntza dela, eta helduen mundua erdarazkoa.

Horri buelta ematen saiatu nahi dute, edo, behintzat, lanketa bat egin. «Landu nahi da helduak kontziente izatea erreferente direla. Esan ohi den bezala: zer ikusi, hura ikasi».

Helduek kontzientzia hartzea nahi du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, hizkuntzarekiko duten jarrera bera aldatzeko.

«Ez da bakarrik haurrekin hitz egitea, baizik eta gainontzeko harremanetan norberak nola jokatzen duen ikustea. Izan ere, eragin handia du haur horiek jasotzen duten pertzepzioan», gaineratu du.

Ez da ez txaparik, ez Belarriprestik, ez Ahobizirik, baina dinamika martxan dagoela ikusarazteko izango da bereizgarririk: euskarri bisualak jarriko dituzte haurrak elkartzen diren tokietan, kanpainaren irudiekin, jendea parte hartzera gonbidatuz.

«Euskarriak jarriko ditugun toki horiek parkeak eta bestelakoak izango dira. Noski, gustatuko litzaiguke etxera joaten direnean ere ariketa horri eustea: ideala litzateke. Euskaraldiak bezala, hamar egun iraungo ditu, eta idealena litzateke hamar egun horietatik 365 egunetara zabaltzea…».

Ekitaldi ugari
Dinamikak irauten duen bitartean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengoak aste honetan bertan izan dira, euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako hitzaldia eta euskara datuei buruzkoa —Azmarrin-ekin elkarlanean antolatu zuten—.

Horiek, bereziki, helduei zuzendutako saioak izan dira, baina izango dira familiek elkarrekin gozatzekoak. Disko-festa, jolas eta kantu tailerra… Askotariko eskaintza josi dute dinamika diseinatzen aritu direnek. Honako eragileek diseinatu dute egitaraua: Elizalde Herri Eskola eta Haurtzaro Ikastola; Urmendi haurreskola; Abaraxka ludoteka; bi ikastetxeetako eskolaz kanpoko arduradunak; eta ikastetxeetako guraso elkarteak.

Dinamikaren data aurreratzea erabaki zuten, duela bi urte euria barra-barra bota zuelako. Ea aurten zipriztintzen duen bakarra euskara izaten den. «Erakutsi nahi dugu ohitura aldaketa uste baino errazagoa dela».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.