Euskararen aldeko manifestazioari babesa adieraziko diote ostiralean
Euskararen kontrako oldarraldiaren aurkako manifestazioa egingo dute azaroaren 4an. Argazki jendetsua egitera deitu dute.
Euskalgintzako eragileek antolatuta, azaroaren 4an manifestazioa egingo dute Bilbon. Helburua izango da euskararen zein euskaldunen hizkuntza-eskubideen kontrako “oldarraldia” salatzea.
Manifestazioa Bizkaiko hiriburuko Euskalduna jauregitik aterako da, 17:00etan.
Oiartzunen aurrez lantzen ari dira manifestazioa, eta mobilizazio horri babesa emateko deialdia egin dute.
Datorren ostiralerako —hilak 20— jarri dute hitzordua. Bilboko manifestaziora atxikitzeko argazki jendetsua atera nahi dute, eta helburuarekin bat datorren oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte argazkian ateratzera.
Done Eztebe plazan elkartuko dira, 18:15ean.