Greba feminista prestatzeko batzar mistoa, hilaren 28an
Greba orokor feminista prestatzeko bigarren batzarra egingo dute hilaren 28ko goizean. Denentzako zabalik egongo da bilera.
Azaroaren 30erako greba feminista orokorra deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak. Bestelako zaintza eredu baten aldeko aldarria aterako dute kalera.
Oiartzunen hasi dira mobilizazio egun horren prestaketa lanetan. Bigarren batzarra egingo dute urriko azkeneko larunbatean —hilak 28, larunbata—.
Grebaren antolakuntzan lanean ari direnek jakinarazi dutenez, mistoa izango da batzar hori.
Elorsoro kiroldegiko bilera gelan elkartuko dira larunbat goiz horretan. 11:00etan jarri dute hitzordua, eta 13:00ak arte arituko dira lanean.