Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-10-16)
Hamabi partida jokatu dituzte asteburuan, eta horietako bost izan dira oiartzuarrentzako. Bi kanporaketetan, aurrera.
Oiarpeko pilotariek dozena bat partida jokatu dituzte pasa den asteburuan. Oraingoan ezta ere balantzea ez da ona izan, bost partida poltsikoratu baitituzte.
Bi kanporaketetan aurrera egitea lortu dute oiartzuarrek —hiru jokatu dituzte—. Oiarpeko Ibargurenek Etxeparerekin osatu du bikotea— Sopelako 0 km. Baserria txapelketako hamaseirenen kanporaketa pasatzea lortu du.
Oihan Etxeberriak —Albeniz tolosarrarekin batera— Unax Landa taldekidea eta Hormaetxea lezamarra garaitu ditu, eta Ogi-berri txapelketako final laurdenetan txartela eskuratu du.
Leonet oiartzuarrak eta Gorostidi amezketarrak, berriz, Etorkizuneko Pilotariak txapelketan aurrera egiteko ahalegina hutsala izan zen, 18-13 galdu baitzuten.
Gainontzeko partidak hainbat txapelketetako lehenengo faseetakoak izan dira. Emaitza guztiak ikusteko, esteka honetan egin daiteke klik.
