Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu dute ostiralerako
Done Eztebe plazan elkarretaratzea egingo dute ostiral arratsaldean, 'Okupazioarekin amaitu, Palestina askatu!' lelopean.
Gaza, Zisjordania, Libano hegoaldean eta Sirian azken egunetan Israel egiten ari den oldarraldiaren testuinguruan, elkarretaratzea deitu dute datorren ostiralerako, hilak 20.
Oiartzungo Done Eztebe plazan elkartuko dira ostiral arratsaldean, 19:00etan. Okupazioarekin amaitu, Palestina askatu! lelopean egingo dute mobilizazioa.
Palestinari “elkartasuna” adieraziko diotela jakinarazi , eta Israelen “okupazioa” salatu.
