Zortzi ekitaldirekin etorriko da 'Haurren aurrean helduok heldu'
Ostegunean hasiko da 'Haurren aurrean helduok heldu' ariketa. Zortzi jarduera programatu dituzte, era askotakoak. Bi eginda dituzte.
Datorren ostegunean, hilak 19, hasiko da Haurren aurrean helduok heldu dinamika. 0 eta 12 urte arteko haurrekin harreman zuzena duten helduei zuzenduta dago.
Haien hizkuntza-ohituretan eragin nahi dute, beraien artean euskaraz aritu eta, hartara, haur eta gaztetxoen artean erreferentzialtasuna izateko.
Euskaraldiaren antzeko ariketa bat izango da, rolik aukeratu gabe eta txaparik jantzi gabe. Adin tarte horretako haurrak elkartzen diren guneetan euskarriak jarriko dituzte, Haurren aurrean helduok heldu martxan dagoela gogorarazteko.
Hilaren 29ra arte iraungo du ariketak, eta zortzi ekitaldi antolatu dituzte tarte horretarako. Bi hitzaldi egin dituzte aurretik, Kike Amonarrizek emandakoa eta Iñaki Iurrebasorena.
Egitaraua
- Hilaren 19tik 29ra: Haurren aurrean helduok heldu ekitaldia, herriko hainbat txokotan.
- Hilak 20, ostirala: Mugi Boogie, euskarazko musikarekin dantza eta jolasa, 17:00etan, Done Eztebe plazan.
- Hilak 23, astelehena: Jolas eta kantu tailerra. 0 eta 5 urte arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat, 17:00etan, ludotekan.
- Hilak 24, astelehena: Hitzaldia: Nola eragin gure seme-alaben hizkuntza ohituretan?, 17:00etan, udal pleno aretoan.
- Hilaren 21ean eta 28an, larunbatak: Eskola Kirola jardunaldi berezia familian, Pasaia eta Oiartzungo haurrekin. LH 3-4: Erritmo saioa familian (Oiartzunen, hilaren 21ean). LH 5-6: Pilota familian (Oiartzun eta Pasaian).
- Hilak 27, ostirala: Ipuin saioa eta mintzariketa, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan.
- Hilak 28, larunbata: Mozorro tailerra, 16:30etik 19:00etara, Abaraxka ludotekan.
- Hilak 31, asteartea: Gau Beltza. 19:00etan, plazaren bueltan.