Gerrak kritikatzen dituen antzezlana, igandean

Oiartzungo Antzerkizaleen denboraldiko programaren bigarren saioa izango da Pebellon 6 taldearen 'Komedia madarikatua'.

pabellon 6 komedia madarikatua Antzezlanaren pasarte bat [Arg.: www.pabellon6.org].

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak antolatutako programazioko bigarren obra datorren igandean —hilak 22— izango da.

Pabellon 6 taldearen Komedia Madarikatua ekarriko dute. Drama eta komedia uztartzen ditu, eta manipulazio eta “giza ergelkeria” ditu hizpide. “Zentzugabekeriaren jolas bat, guden kritika batean”, laburbiltzen du sinopsiak.

Horrela jarraitzen du: “Lurreko arazoek kontu jainkotiarrak nahasten dituztenean, zerua eta infernuaren arteko borroka zaharrak ezusteko norabidea hartzen du”.

Obra Landetxeko auditorioan izango da, 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude udalaren sarreren webgunean, 8 euroren truke.

Aktore gazteek osatzen dute taldea, eta horietako bat da Luix Mitxelena Mitxelena oiartzuarra. Antzezlanari buruzko xehetasunak eman ditu gaur Oiartzun Irratian.

 

 

Fitxa teknikoa

Egilea:

Tomas Afan Muñoz.

Euskarazko bertsioa:

Idoia Barrondo.

Zuzendaria:

Saioa Iribarren Muñoz.

Antzezleak:

Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sanchez, Aitzol Villahoz Prieto.

Zuzendaritza laguntzailea:

Gaizka Chamizo Mendikote, Ander Basaldua Castellanos.

Jantzien diseinua:

Mirari Aranburu Rodriguez.

Eszenografia:

Maria Casanueva.

Argiztapen diseinua:

Fernando Alcauzar eta Edu Berja Miguel.

Kartela:

irrimarra.

Diseinu grafikoa:

Lucia Saiz Baez.

Ekoizpena:

Gazte Konpainia.

Eskerrak:

Jare Torralba.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.