Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Gazteentzako topalekua irekiko dute Landetxen, hilaren 26an

12 eta 17 urte arteko oiartzuarrentzako txokoa irekiko dute Landetxen. Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan egongo da irekita.

gazte topalekua oiartzun Ekain Susperregi Gazteria zinegotzia Udane Altuna eta Leire Agudo topalekuko hezitzaileekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/10/20

Datorren ostegunean, hilak 26, herrik gazteentzako topalekua irekiko du Oiartzungo Udalak. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek aisialdiarekin “gozatzeko” gunea izango dela nabarmendu dute.

Landetxe plazan egongo da, eta bertan “balioak” eta “parte-hartze aktiboa” sustatuko dituztela jakinarazi dute.

“Gazteei zuzendutako aisialdirako erreferentziazko espazio izango da, haien nortasuna eta autonomia garatzeko lekua”, zehaztu du udalak.

Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldero egongo da irekita, 17:00etatik 21:00etara. Ostiraletan 21:30era arte luzatuko da.

Ezaugarri positibodun aisialdia

Gazte topaleku berriak izango dituen ezaugarri eta helburuak zerrendatu dituzte: “Bakarrik edo kuadrillan ongi pasatzeko, lasai egoteko, jende berria ezagutzeko, besteekin batera bizipenak partekatzeko, Landetxen bertan edo kalean haien intereseko ekintzak egiteko, zaletasun berriak praktikatzeko, elkarrizketarako, sorkuntzarako, hausnarketarako, kezkak elkarbanatzeko, egun-pasa edo asteburu-pasak prestatzeko…”.

Azken finean, denbora libreaz gozatzeko lekua izango dela nabarmendu du Oiartzungo Udalak, antolatutako zein antolatu gabeko jardueren “eskaintza zabala” izango duena.

Bi hezitzaile eta koordinatzaile bat izango ditu topalekuak. Ardatz izango diren balioen berri eman dute: inklusioa, hezkidetza, genero-berdintasuna eta euskara.

“Oiartzungo nerabeen beharrei erantzutea da egitasmoaren helburu nagusia”, adierazi dute udaleko iturriek. “Hezitzaileak bidelagun dituztela, dituzten nahiak, kezkak, beharrak eta interesak landu eta nerabe izatetik gazte izaterako trantsizioan funtsezkoak diren gaitasunak, balioak, bizitzarako trebeziak eta baliabide pertsonalak indartzeko”.

Programa, gazteek osatua

Tailerrak egiteko gela, ping-pongeko mahaia, wifia, mahai-jokoak eta pufetan lasai egoteko txokoa izango ditu topalekuak, besteak beste.

Iragarri dutenez, hilaren 26tik aurrera, nerabeekin joango dira espazioari eman nahi dioten erabilera zehazten eta bertan izan nahi dituzten txokoak eta baliabideak sortzen.

Erabiltzaile izango diren gazteek “modu aktiboan” parte hartuko dutela adierazi dute. Hezitzaileekin batera elkarlanean osatuko dute programazioa. “Beren gustuak, nahiak era iritziak izango dira abiapuntua eta denbora librea beren kabuz kudeatzeko tresnak eta aukerak eskainiko dizkiete”, esan dute.

Nerabe guztiei zabalik

Jarduera edo irteera batzuetarako izan ezik, topalekura joateko ez da aurrez izenik eman beharko. DBHn dauden oiartzuar denentzat egongo da irekita.

Zerbitzu honekin 0-17 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako eskaintza osatu nahi izan du udalak, aisialdiaren bitartez bide-laguntza eman eta adin batetik besterako aldaketetarako eta bizitzarako tresnak lantzeko.

0-12 adin tarterako familien txokoa eta ludotekaz gain, 12 eta 14 urte dituztenentzat Kuadrillategi egitasmo arrakastatsua martxan du. Topalekuarekin DBH 1 eta 2. mailetako nerabeen aisialdi hezitzailerako aukera indartu eta 17 urte bitartekoentzat zabalduko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.