Oiarperen asteburuko partidak (2023-10-20)
Oiartzungo pilotariek 23 partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bost Madalensoron izango dira, gaur arratsaldean.
![oiarpe](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/10/whatsapp-image-2023-10-20-at-13-53-12.jpeg)
Oiarpeko pilotariek 23 norgehiagokako kartelera izango dute asteburuan. Oiartzunen bost partida jokatuko dituzte. Gaur izango dira, 18:00etatik aurrera, Madalensoron.
Partida gehienak hainbat txapelketatako lehenengo fasetakoak izango dira. Salbuespen bat egongo da: Sopelako Baserria 0 Km. Txapelketako final hamaseirenak jokatuko ditu Oiartzabal oiartzuarrak, Iradirekin batera.
Kartelera osoa esteka honetan klik eginda ikus daiteke.