Piztu Lezoren urri bukaera indartsua

Datorren astebururako, Txerrimuñon Txikiren bakarrizketa eta urteroko Zubitxo Korkoi elegante afaria antolatu dituzte. Azaroan Bertso Sariketa Musikatua egingo dute.

Santakrutzek ez dute Piztu Lezo nekarazi. Urrirako ere planak proposatu dituzte, zehazki, hil honetako azken astebururako. Hilaren 27an, Txerrimuñoko pintxo-poteen ziklo berriari ekingo diote Txikiren umorezko bakarrizketarekin (22:00). 28an, berriz, Piztu Lezoren klasikoetakoa: Zubitxo Korkoi: beti bezala, elegante afaria egingo dute, baina aurretik eta ondoren izango dira jarduerak. Afarirako txartelak erosteko aukera asteazkenean iraungi zen.

Urriaren bukaera, ordea, ez da izango eragileak Lezoko udazkenari egingo dion ekarpen bakarra. Izan ere, azarorako I. Bertso Sariketa Musikatua egingo dute: kanporaketak azaroaren 10 eta 17an izango dira, eta finala 24an. Aurrerago emango dituzte xehetasunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.