Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Azaroaren 4ko manifestazioarekin bat egin dute Oiartzungo zinegotziek

Udal Legearen barruko artikuluen kontrako azkeneko epaiak salatu dituzte Oiartzungo zinegotziek, adierazpen instituzional batekin.

manifestazioa azaroak 4 adierazpena oiartzun Bi udal taldeetako zinegotziek babesa adierazi zioten deialdiari.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/10/27

Oiartzungo EH Bilduko eta EAJko udal taldeek adierazpen instituzionala adostu dute. Udal Legean euskararen erabilera arautzen duten artikuluen kontrako epaiak izan dituzte hizpide testu bateratu horretan.

Sei puntuko adierazpena da, eta bertan beraien “kezka” eta “larritasuna” islatu dute. “Euskararen indarberritze-prozesuaren kontrako” epaiak direla esan dute. “Euskararen biziberritzearen aurkakoak ez ezik, adostasun sozial handi baten kontrakoak ere badira”, gaineratu dute.

Epaitegiek baliogabetutako artikuluak jasotzen dituen Udal Legea Eusko Legebiltzarrean “kontsentsu zabalarekin” onartu zutela nabarmendu dute.

Gizartearen euskararekiko atxikimendua ere izan dute hizpide bi udal taldeek: “Azken inkesta soziolinguistikoek ere argi erakutsi baitute gizartearen gehiengo zabalak babesten dituela euskararen normalizazioa helburu duten politikak”.

Sententziak udalerri euskaldunei “bereziki” eragiten diela adierazi dute, “horietan ari baitira artzen euskaraz funtzionatzeko neurri gehien”.

Epaiak UEMAko udalei “bete-betean” eragiten diela nabarmendu dute, hizkuntza-plangintzari eta kontratazioari, adibidez. “Oiartzungo Udalak helburu nagusien artean du herrian euskara normalizatzea eta herritar guztien hizkuntz-eskubideak bermatzea, eta sententzia honek oztopoa besterik ez dakar”.

“Oraindik bada zer egin”

Bi udal taldeek esan dutenez, Oiartzun bezalako udalerri euskaldunetan aurrerapen handiak egin diren arren, “oraindik bada zertan eragin”.

Udalaren barruan ere euskarak “urrats handiak” egin dituela azaldu dute. “Gaur egun”, jarraitu dute, “zerbitzu-hizkuntza nagusia ez ezik, lan-hizkuntza nagusia ere bada”. Bide horretan jarraituko dutela iragarri dute: “Euskara da gure udalerriko hizkuntza propioa eta hori sustatzen jarraitzeko konpromisoa dugu”.

Horretarako “lege-orube sendoa” behar dela uste dute Oiartzungo EH Bilduk eta EAJk. Legeak egiteko eskumenak dituzten gainontzeko erakundeei dei egin diete, “beren eskumenekin eta elkarlana oinarritzat hartuta”, euskararen “indarberritzea” lege-babes “sendoekin” hornitzeko.

Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin bat egin dute zinegotziek eta herritarrei ere dei egin diete mobilizazioan parte hartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.