Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Pontikako aparkalekua udaberrirako izango da erabilgarri

Pontikan eraikitzen ari diren aparkalekura bisita egin dute gaur udal ordezkariek.

Pontikako aparkaleku berria izango denera bisita egin dute gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/10/27

Pontikan eraikitzen ari diren aparkalekura bisita egin dute gaur udal ordezkariek. Lanen jarraipena egin dute bertatik bertara Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak udaleko zein eraikitze lanetan ari den enpresako hainbat kiderekin batera.

Otaegik eman du lanen garapenaren gaineko berri, eta nabarmendu du asko kostatu dela oinarria jartzea: “Azkenean lur asko atera behar izan delako eta azkenean, euste-horma eraikitzeak lan handia eman duelako. Oinarria jartzea asko kosta da, hilabetetako lana izan da, esan modan, baina dagoeneko hasi gara egitura bera altxatzen, eta ikus daiteke aparkalekuaren egitura zein izango den”.

Pontikako aparkaleku berria, hiru solairukoa izango da, eta 183 aparkamendu plaza izango ditu, eta kontzesioa, alokairua, eta errotaziozko aukerak emango ditu, “sekulako zerbitzua emango dio eremu guzti honi eta batez ere deskargatuko du gaur egun, etorkizuneko Barandiaran parkea izango den horretan, aparkatzen diren autoak hona ekartzeko aukera emango duelako. Horrek bermatzen duena da, hau egiten dugun neurrian, Barandiaran parkea hurbilago dagoela eta eraikitzeko baldintzak sortzen ari garela”.

Egitura muntatzen ari dira, urtarril amaiera edo otsail hasierarako lanak amaituta izango dituztela aurreikusi du alkateak, eta antolaketarako pare bat hilabete gehiago emanda, udaberrirako erabilgarri izango da aparkaleku berria.

Pontikako aparkaleku berria izango denera bisita egin dute gaur.

Eraikuntza modua bera berezia da udalak azaldu duenez. Behin egitura eginda, solairuak aurrez fabrikatutako piezekin eraikitzen ari dira, “horrela eraikina desmuntagarria eta berrerabilgarria izango da”. Proiektua egiteko 3.248.422 euroko inbertsioa egin du udalak.

Etorkizuneko Barandiaran parkeari erreferentzia, berriro, alkateak: “Urteetako parkearen eskaerari erantzuteko oso oinarri sendoa jartzen dugula aparkalekua hau eraikita sinistuta gaude; berri ona da”.

Azken urtean Barandiaran parkea definitzeko prozesua egin da. Halaber, lurzoruaren  kalitatearen azterketa osatzeko eta gaur egungo egoera ezagutzeko  beharrezko zundaketak egin dituzte, baita garbiketa lanak hasi ere.

Beraun kalean bertan, irailean bukatu zituen aparkaleku publiko berria egi bihurtzeko lanak udalak. 63 aparkaleku plaza berri sortu zituen bertan. Aurretik, aparkaleku gisa erabiltzen ziren hainbat espazio urbanizatuko ditu udalak , zehazki, Beraun kaleko 5 eta 15 atari arteko etxe aurrealdeetan egingo ditu lanak, plaza bihurtzeko.  Plazak urbanizatzeko lizitazio prozesua martxan du udalak, eta horren bidez 1.700 metro koadro inguru irabaziko dira pertsonentzako, gune berdeak, haur jolasak eta egonlekuak ere izango dira sortuko diren espazio berri horietan. “Eraldaketa hori, etxe horietan bizi diren bizilagunentzako sekulako aldaketa izango da, eta bizi kalitatean eragin handia izango duen interbentzio izango da. Beraun kaleko aparkaleku publiko horrekin bermatzen dugu bertan lehen aparkatzen zuten autoek lekua izango dutela, eta aparkaleku plaza gehiago daudela gainera. Osotasunean mesede egingo die bertan bizi direnei, baita bertan autoa aparkatzen dutenei ere”.

Horiek plaza bihurtuta ere, Beraungo kalean zabaldutako aparkaleku publikoarekin aparkaleku plaza gehiago izango dira, eta datorren udaberritik aurrera Pontikako aparkaleku eraikin berria ere izango da erabilgarri: “Bi aparkalekuak eraikitzeak zonalde guzti honi ematen dio gaur egun ez duen erantzun bat aparkalekuaren arazoari”.

Erlazionatutako edukiaBeraungo udal pilotalekuaren ondoko aparkalekua, zabalikBarandiaran parkearen proiektuan, urrats gehiagoBarandiaran parkearen deskontaminazio lanak, martxanBarandiaran parkearen proiektua idazteko kontratazioa atera du udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.