Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Gazan Israel egiten ari den genozidioarekin amaitu behar da berehala"

Gernika-Palestina taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Oiartzungo plazan. Okupazioarekin bukatzea eskatu dute, besteak beste.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/11/07

Gernika-Palestina iniziatibak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Done Eztebe plazan. Euskal Herrian antolatu diren mobilizazio uholdearen tanta bat izan da Oiartzungoa.

“Aste hauetan Palestinan bizi den indarkeriak eragiten duen izugarrikeriaren erdian, antsietatea, ezintasuna, amorrua eta tristura bideratzen lagunduko diguten ekimenak bilatzen ditugu”, adierazi dute elkarretaratzea bukatzean.

Euskal Herrian —”Gernikaren errautsetatik loratu zen herrian”— “ehunka” mobilizaziotan elkartu direla adierazi dute, “transbertsalitate eta aniztasun zabalean”. Euskal gehiengo politiko eta sindikala kalera atera dela nabarmendu dute. “Hori da gure balorea”.

Hiru arrazoiengatik elkartu direla esan dute. Lehena, Israel Gazan egiten ari den “genozidioarekin” bukatu behar dela eskatu dute, baita irtenbide “justu eta demokratikoa” ere.

Bigarren arrazoia da Nazioarteko Zuzenbidean eta NBEren ebazpenen betearazte zorrotzean oinarritu behar dela konponbide hori. Eta hirugarrena, Israelen okupazioarekin bukatu eta Palestinaren autodeterminazio eskubidea “bermatu” behar dela.

“Justiziarik gabe ezin da bakerik egon. Sortu den indarkeria-zikloa, israeldarren eta palestinarren arteko arazoa modu baketsuan konpontzeko hamarkadetako aukera asegabeen eta egin gabekoen emaitza tragikoa da”, gaineratu dute.

Nazioarteari deia

Israelgo estatua nazioarteko erakundeei zein GKEei erakusten dien “mespretxua eta harrokeria” onartezintzat jo dituzte.

Horrez gain, nazioarteko eragileei dei egin diete, “genozidioaren konplize” ez izateko. “Nazioarteko komunitatearen erantzukizuna da bakea babestea, negoziaziorako eta elkarrizketarako baldintza mesedegarriak sortzea eta gatazkaren sugarrak ez haizatzea”, azaldu dute.

Munduko “liderrei” bakerako deia egitea eskatu diete, eta ez mendekuarena. “Genozidio honekin bukatzeko beren esku dagoen guztia egin dezaten interpelatzen ditugu”.

75 urtez luzatu den gatazkari bakea lortzeko “modu bakarra” honakoa dela esan dute: “Palestinako
herriak giza eskubideen, duintasunaren eta nazio eskubideen alde dituen bidezko nahiak betetzea da”.

Norberak bere esparrutik elkartasunerako eta konponbiderako deia egiten jarraitzea eskatu dute. “Sarraski hau gelditzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazio guztiak beharrezkoak dira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.