Asteazkenean, odol erauzketak Antxoko anbulatorioan
Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak sustatuta, herritarrek odola emateko aukera izango dute datorren asteartean, hilak 15, 16:30etik 20:15era.
Datorren asteazkenean, hilak 15, odol erauzketak egingo dira Pasai Antxoko anbulatorioan arratsaldez, 16:30etik 20:15era. Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak ondu ditu odol emate saioak, eta 18 urtetik aurrerako herritarrei luzatu diete bertaratzeko deia.
Jendea ez pilatzeko, emaile bakoitzari ordua emango zaio. Horrez gain, COVID-19arekin zerikusia duen sintomarik izanez gero, emaileei ez bertaratzeko eskatu diete. Urriko odol erauzketetan 28 poltsa jaso zituzten, eta ez zen emaile berririk bertaratu.
