ABB Niessengo langileek elkartasuna adierazi diete palestinarrei
Gernika-Palestinak egindako deialdiari jarraituta, elkartasuna adierazteaz gain, Israelen okupazioa salatu eta konponbide politikoa eskatu dute.
Gernika-Palestinaren deialdiarekin bat egin dute langileek. ABB Niessengo LAB eta UGTk deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Gaur goizean elkartu dira, lantegiko atarian.
Gernika-Palestina iniziatibak azaroaren 7rako deitutako mobilizazioen harira egindako deialdiarekin bat egin dute. Palestinarrei elkartasuna adierazteaz gain, Israelgo estatua egiten ari den okupazioa bukatzeko exijitu dute, baita konponbide politikoaren alde egiteko ere.
