Lescungo zirkuaren inguruko proiekzioa eskainiko du Urdaburuk
Datorren azaroaren 25ean elkartuko dira egoitzan, 19:30etan. Proiekzioa Juan Mari Ansa idazlearen liburuaren ingurukoa da.
Azaroaren 21ean, asteartea, Urdaburu Mendi Elkarteak proiekzio bat eskainiko du. Hura Juan Mari Ansa Munduate idazlearen “El circo de Lescun: unas montañasa de ensueño” liburuaren ingurukoa izango da. Horretarako, elkartearen egoitzan bilduko dira arratsaldeko 19:30ean.
Proiekzioak Lescungo zirkuaren inguruko tontor nagusietarako igoerak eta artzaintzarekin lotutako zenbait gai kultural erakusten ditu.
