Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-11-10)
Lezoko kirol taldeek asteburuan jokatuko dituzten partida gehienak, herrian bertan izango dira. Bihar, Plazetan, sei norgehiagoka.
Honakoak dira Lezoko kirol talde nagusiek asteburuan izango dituzten partidak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Gizonen Gorengo Maila
- Allerru-Mariño 1-0 (atzo jokatu zuten).
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Axular, bihar (larunbata) 17:15ean Plazetan.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Allerru-Landetxa, bihar (larunbata) 12:30ean Plazetan.
Gizonen Kadeteen Lehen Maila
- Allerru-Touring, bihar (larunbata) 15:15ean Plazetan.
Nesken Haur Maila
- Allerru-Landetxa, bihar (larunbata) 11:00etan Plazetan.
Mutilen Haur Maila
- Allerru (2010)-Pasaia, bihar (larunbata) 09:30ean Plazetan.
- Beti Ona-Allerru (2011), etzi (igandea) 12:30ean Errenteria-Oreretako Beraungo zelaian.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Donibane, bihar (larunbata) 17:30ean Bekoerrotan.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Donibane Mitxintxola-Munttarpe, bihar (larunbata) 20:00etan Donibaneko kiroldegian.
Emakumeen Gazte Maila
- Munttarpe-Ingou Arrasate, bihar (larunbata) 13:00etan Bekoerrotan.
- Bidasoa Irun-Ereintza Lezo, bihar (larunbata) 19:00etan Irungo Uranzu frontoian.
Emakumeen Kadete Maila
- Bidasoa Irun-Munttarpe, bihar (larunbata) 17:30ean Irungo Uranzu frontoian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun-Gaintxu, bihar (larunbata) 17:00etan Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Jaixki-Makax, gaur (ostirala) 20:50an Bekoerrota kiroldegian.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiarso Lezoskt-Loiola 21 Hoops, etzi (igandea) 18:00etan Bekoerrotan.
