Nekazal-ibilgailuen azterketa herrian egiteko aukera, hilaren 24an
Gaetxen egingo dute azterketa teknikoa. Aldez aurretik deitu beharko da, txanda hartzeko, Irungo IAT zerbitzu gunera.
Nekazaritzan erabiltzen diren Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Oiartzunen egiteko bigarren aukera izango da hilaren 24ean (ostirala da). Gaetxen (Iturriotzen) jarriko dute puntu mugikorra, Oiartzungo Udalak duen biltegiaren ondoan.
Hori bai, txanda aldez aurretik eskatu beharko da. Horretarako Irungo IAT estaziora deitu beharko da (943 62 63 00 da telefono zenbakia).
Zerbitzuaren kostua 46,86 eurokoa izango da, eta eskudirutan ordaindu beharko dela jakinarazi dute. Ibilgailuaren seguruaren ordainagiria eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute.