Oiarpe eta Txosten asteburuko partidak (2023-11-10)
Olaiz eta Leonetek Gazte Mailako Gipuzkoako EBI txapelketako garaikurra eskuratu nahi dute Tolosan. Madalensoron, lau partida.
Oiarpekoek 22 partidako kartelera izango dute asteburuan. Lau partida Madalensoron jokatuko dituzte, gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera.
Partida nabarmenei dagokienez, Mikel Leonet eta Manex Olaizek osatutako bikoteak txapela bilatuko dute bihar Tolosako Beotibarren, 10:30etik aurrera. Gazteen Lehen Mailako EBI Txapelketako finala jokatuko dute bertan.
Bestalde, Leonet berak, etzi, Naiaran (Errioxa) Joaquin Plazaren III. Oroimenezko Txapelketa irabazi nahi du, finalera iristeko. Iruzubieta III.a errioxarrarekin batera arituko da, Ramirez eta Olaberen kontra.
Oiarperek jokatuko dituen partiden kartelera esteka honetan ikus daiteke.
Txost
Txosteko pilotariek ezker hormako Joko Garbiko Euskal Herriko Txapelketari dagozkion partiduak jokatuko ditu asteburuan. Honakoak izango dira Madalensoroko partidak:
- Txost 1 – Azkaindarrak 2. Gaztetxoak.
- Txost 1 – Kapito Harri 4. Nagusiak, 2. maila.
