PSE-EEk "terrorismoaren biktimak" oroitzeko ekitaldia egin du

Gaur goizean Fanderian elkartu dira biktimen senide eta lagunekin Errenteria-Oreretako PSE-EEko kideak.

Terrorismoaren Biktimak Omentzeko egunaren harira, gaur goizean Fanderian elkartu dira PSE-EEko kideak, “terrorismoaren biktima guztiak omentzeko asmoz”. Isiltasun minutua eta lore gorriak eskaini dizkiete, eta Jose Angel Rodriguez Errenteria-Oreretako taldearen idazkariak ekitaldiaren xedea “ez daudenen aitortza eta haiei errespetua adieraztea” izan dela adierazi du, baita senide eta lagunen aldamenean egotea ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.