Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emaitzak gutxien axola duenean

Oiartzungo mutilek puntu bat ekarri zuten Mutrikutik, baina baita lesio larri bat ere. Nesken taldeak garaipena lortu du orain arteko partidarik onenean.

oiartzun beasain Oier Etxabe jokalaria lesionatu egin zen larunbateko partidan (argazkian, aurreko partida batean).
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/11/13

Oiartzungo mutilen talde nagusiak puntu bat ekarri zuen larunbatean Mutrikutik. Hala ere, z-ahoapore erabat mikatza utzi zien oiartzuarrei: partidako lehen minutuan Etxabe erdilariak tibia, peronea eta orkatila hautsi zituen.

Kolpe gogor hori jaso arren, urdinek partida polita jokatu zuten, eta 70. minutuan Aitzurik aurreratu zituen oiartzuarrak, ordura arte ikusitakoa sarituz. Hala ere, luzapenean, jokaldi isolatu batean, mutrikuarrek berdindu egin zuten. Oiartzuarrak sailkapeneko bederatzigarren postuan dira, 16 punturekin, eta goranzko boladarekin.

Lesionatutako jokalariari dagokionez, atzo bertan egin zioten ebakuntza. Oiartzun Kirol Elkartearen zuzendaritzak animoak bidali dizkio, eta zelaian azkar ikustea opatu diote.

Neskak, irmo

Emakumeen talde nagusiak Logroñesen bisita jaso zuen larunbat arratsaldean. Denboraldiko partidarik onena jokatu zuten, eta trukean hiru puntuak lortu zituzten.

Hori bai, oiartzuarrak galtzen hasi ziren, penaltiz egindako gol batekin. Burua altxatu, eta markagailuari buelta eman zioten, Lizaso, Rosco eta Rebeccaren golei esker.

Garaipen hori lortuta, sailkapeneko laugarren postura jauzi egin dute oiartzuarrek.

Areto futbolekoak, sendo

Gipuzkoako Lehen Mailako liderrak —Oiartzunek— Gaintxuren bisita jaso zuen larunbat arratsaldean. Oarsoaldeko derbia bikain hasi zuten Elorsorokoek, eta bi gol sartu zituzten lehen bost minutuetan.

Kontraeraso batean lezoarrek aldera murriztu zuten, baina atsedenaldira iritsi baino lehen beste bi gol sartu zituzten oiartzuarrek.

Bigarren zatian lezoarrak izan ziren gola sartzen lehenak, baina oiartzuarrek beste bi gol sartu zituzten, eta nagusitasunez irabazi zuten.

Miren Taberna OKEk, berriz, ezin izan zuen punturik ekarri Arrasatetik. Lehenengo zatian lo atera ziren oiartzuarrak, eta bi gol jaso zituzten. Aldageletara joan aurretik oiartzuarrek beraien gola lortu zuten.

Bigarren zatian etxeko taldeak beste bi gol sartu zituen eta 4- aurreratu ziren. Hamabost minuturen faltan, Miren Taberna OKE atezain-jokalariarekin atera eta bi gol sartu zituen, baina ez zen nahikoa izan.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Oiartzun — Logroñes: 3-1.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Mutriku — Oiartzun: 1-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Elorrio — Oiartzun B: 1-0.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Oiartzun B — Gure Txokoa: 1-1.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun C — Hernani B: 1-3.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Oiartzun — Aretxabaleta: 2-5.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun Bk atseden hartu du pasa berri den asteburuan.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Oiartzun C — Beti Ona B: 3-4.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun — Gaintxu: 6-2.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Mondrate — Miren Taberna OKE: 4-3.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.