Garik lehen aldiz joko du Errenteria-Oreretan, larunbatean
Legazpiko abeslariak kontzertua emango du larunbatean, Maldanbera taldeak lagunduta, Lekuona fabrikan. Sarrerak, 10 euroan.
Gari abeslariak kontzertua emango du datorren larunbatean, hilak 18, Errenteria-Oreretan. Lekuona Fabrikan izango da emanaldia.
Oraingoan, Maldanbera taldeak lagunduta igoko da agertokira. Lau hamarkadako musika ibilbidea badu ere, estreinako aldia izango da Errenteria-Oreretan joko duena.
Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta ia bi orduko espektakulua emango du Legazpin jaiotakoak. Ez bila, ez galde… sarrerak 10 euroan eskuragarri daude, udalaren sarreren webgunean edo Lekuona Fabrikan bertan.
Bestalde, HITZAk sarrera bikoitza zozkatuko du Hitzakide direnen artean. Parte hartzeko web orrialdera sartu beharko da horretarako; epe-muga ostiral eguerdian bukatuko da.
Zuzenekoa, zuzenean
Hertzainak desegin zenetik ere ibilbide luzea izanagatik, iaz grabatu zuten Gari & Maldanberan taldekoek zuzeneko lehenengo zuzeneko diskoa.
Bertan azken urteetan sortutako kantak “errespetatzen” dituela jakinarazi du Garik, baita bere bizitza “aurkezteko modua” ere badela. “Gorabeheraz beteriko bizitza, une argitsuekin eta une ilunagoekin, baina guzti horiek ekarri naute gaur honaino eta orain naizena egin naute”.