Olaiz eta Leonetek ezin izan dute Tolosan txapelik jantzi
Gazte Mailako Gipuzkoako EBI Txapelketako finala jokatu dute Oiarpekoek. Klubeko kideek beste 21 partida gehiago jokatu dituzte.
Mikel Leonet eta Manex Olaizek osatutako bikoteak finala jokatu zuten larunbat goizean, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Gazteen Lehen Mailako Gipuzkoako EBI Txapelketako onenak izateko asmoarekin atera ziren kantxara. Hala ere, oiartzuarrak baino gehiago izan ziren Alegiako Intxurre klubeko pilotariak. 22-10 nagusitu ziren Tolosaldekoak.
Gainontzeko partidei dagokienez, Oiarpeko pilotariek 21 norgehiagoka gehiago jokatu dituzte asteburuan. Gehien-gehienak, bat izan ezik, lehenengo faseko partidak izan dira, bat izan ezik.
Atzo arratsaldean, Naiaran (Errioxa) Leonetek berak Joaquin Plazaren Oroimenezko Txapelketako finalera iristeko partida jokatu zuen, Iruzubieta III.a errioxarrarekin batera. Ez zuten zorterik izan, garaipenetik hiru tantora geratu baitziren.
Asteburuko balantzea erdizkakoa izan da. Izan ere, 22 partidetatik 11tan nagusitu dira oiartzuarrak.