Mineralen bila abiatuko dira hileko azken igandean
Arditurriko parketxearen inguruan arituko dira mineralen bila. Bi ordu irungo ditu planak, eta meatze-lanek utzitako aztarnak ikusiko dituzte.
Arditurriko parketxeak plana antolatu du hilaren 26rako. Azaroko azkeneko igandean mineralen bila abiatuko dira, hor inguruan.
Arditurriko meatzeek 2.000 urtez funtzionatu zuten, eta oraindik mineral horiek ikus daitezke paraje horretan. Txangoaren helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ere mineral horiek topatzea, nahiz eta gero bertan utzi beharko diren.
10:00etan abiatuko da parketxetik, eta toki berean bukatuko da 12:00etan. Euskaraz izango da, eta 12 urtetik beherakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte, eta urte gehiago dituztenek, 6 euro.