Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kirola egiten duten gizon eta andreen artean ere, "arrakala"

Kirol arloan ikuspegi feministatik egindako diagnosiaren emaitzak aurkeztu dituzte. Emandako pausoei berriak batu nahi dizkie udalak.

kirola genero ikuspegia oiartzun Nora Velez del Burgo eta Edorta Fernandez zinegotziak, diagnosiaren aurkezpenean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/11/22

Kirol arloan diagnosia egin Oiartzungo Udalak, ikuspegi feministarekin, eta hortik ateratako ondorioak aukeztu dituzte publikoki.

Landetxeko auditorioan elkartu ziren kirol eragileen ordezkariak zein beste hainbat herritar ere. Nora Velez del Burgo Feminismo zinegotziak eta Edorta Fernandez Kirol sailekoak eman zuten haien berri.

Udalarentzat ematen duen kirol zerbitzua garrantzitsua dela nabarmendu zuten ordezkari politikoek. Horren adibide batzuk jarri zituzten: kirol instalazioak kudeatzen dituelako, Eskola Kirolarekin praktika sustatzen duelako, edo kirol elkarteak diruz laguntzen dituelako.

Horregatik, ikuspegi feministadun azterketa egin dute, indarguneak eta ahulguneak non dauden detektatu eta “aurrerapauso berriak” emateko asmoarekin.

Arrakalak kirol praktikan

Diagnosian hainbat esparru aztertu dituzte. Honakoak dira: federatutako kirolean aritzen den gizon eta emakume kopuru eta egiten duten kirol mota, klubetako zuzendaritzen osaera, eskola kirolako partaideak, kiroldegiko bazkideak, ikastaroetako abonatuak, espazioen erabilera eta Udaleko Kirol Sailetik egiten diren egitasmo eta hitzarmenak.

Udaletik kanpoko aditu batek egindako ikerketa kuantitatiboa jasotzen du azterketak. Ez da, ordea, egin duten lan bakarra. Zazpi hilabeteko prozesuan galdetegi, talde dinamika eta elkarrizketetan parte hartu duten 31 eragile, teknikari eta herritarrekin osatu dute argazkia.

Ezberdintasun “nabarmenak” azaleratu direla jakinarazi dute, kopuruei dagokienez, “bereziki” kirol federatuan eta Eskolan Kirolan.

kirola genero ikuspegia oiartzunEmakume federatuen kopurua ez da laurdenera iristen (%24 dira): 980tik 240 besterik ez dira. Gizonek dozena bat kirol federatutan parte hartzen dute, eta, emakumeek, zortzitan.

Gainera, herriko bost klubetako zuzendaritzetako kideen %19 besterik ez da emakumea. Eskola Kirolan ere bistakoa da aldea: 275 haurrek egiten dute eskola kirola herrian. Horietatik 107 dira neskak (%39) eta 168 mutilak (%61).

Arrakala horien faktoreak zeintzuk diren ikertzen saiatu dira, halaber, eta horiek iraultzeko proposamenak jaso dituzte.

Ekintza plana

Genero ikuspegia txertatzeko udalak egindako lanak fruituak eman dituela nabarmendu dute azterketan. Zerrendatu dituzte: kontratazioak egiterakoan berdintasun klausulak txertatzea, diru-laguntzak ematerakoan genero ikuspegia kontuan izatea eta udaleko kirol eta feminismo sailen arteko elkarlana, besteak beste.

Egindako aurrerapausoetan sakontze aldera, ahulguneak zuzentzeko hainbat neurri hartuko dituztela iragarri du udalak. Herriko kirol elkarteekin egingo du lanketa, kirolean ere emakume eta gizonen parekidetasuna lortzeko elkarlana “ezinbestekoa” dela iritzita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.