Carrefourri boikota egitea eskatuko dute abenduaren 2ko protestan
Donostialdeko BDZ mugimenduak manifestazioa egingo du Lintziringo supermerkatuaren aurretik hasita, hurrengo larunbatean.
Donostialdeko BDZ mugimenduak —Boikota, Desinbersioa eta Zigorrak— manifestazioa deitu du abenduaren 2rako (datorren asteko larunbata).
Carrefour hipermerkatu kateari boikot egitea deituko dute, Lintzirinen duen dendaren aurrean. 12:00etan jarri dute zita, eta manifestazioa egingo dute inguruan.
BDZ mugimenduak salatu duenez, Carrefour enpresak hainbat hitzarmen ditu Israelgo hainbat frankiziarekin. “Nazioarteko zuzenbideak lurralde okupatutzat ematen dituen eremuetan dituzte dendak”, azaldu du mugimenduak.
Horrez gain, Israelgo armada elikagaiekin hornitzen duela jakinarazi dute. “Carrefour Israelgo okupazio, kolonialismo eta apartheid erregimenak, Palestinako herri osoan aurka egindako gerra krimenen konplize da”, gaineratu dute.
Horrez gain, manifestazioa prestatzeko hitzordua jarri dute ostiralerako. Donostiako Parte Zaharreko Birunda espazioan (Abuztuaren 31 kalea, 17) geratu dira, 18:00etan.