Ipuin kontaketa saioa 4 urtetik gorakoentzako, astelehenean
Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie haurrei, Manuel Lekuona bibliotekan, astelehen arratsaldean. 2023ko azkeneko saioa izango da hilaren 27koa.
Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie 4 urtetik gorako haurrei, datorren astelehenean (hilak 27). Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa, 17:00etan hasita.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gurasoek kanpoan itxaron beharko dute ipuin kontaketa saioak irauten duen bitartean.
2023ko azkeneko saioa izango da, abendukoa ez baita egingo, Gabonetako oporraldiarekin bat egingo lukeelako. Urtarrilean bueltatuko dira saioak.
Bibliotekak ipuin kontaketa saio horiek antolatzen ditu, hainbat adin-tarteko haurrei zuzenduta, haien artean irakurzaletasuna sustatzeko.