Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Planek euskararen erabileran duten eragina aztertuko dute

Hizkuntzaren normalizazioan plan pribatu zein publikoak aztertu ahal izango dira. Euskara sustatzeko tresna izango dela dio udalak.

ordenantza euskara oiartzun 2023 Aiako Harria Gaztelumendi, Hizkuntza Normalizaziorako zinegotzia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/11/23

Ordenantza berria arautu du Oiartzungo Udalak, aurreikusitako plan eta proiektuek euskararen erabileran izan dezaketen eragina aztertu ahal izateko.

Horrela, proiektuak onartzeko prozeduretan zein baimen-emateetan egoera soziolinguistikoan izan deakeen inpaktua ebaluatuko dute. Modu horretan, euskararen erabileran kalterik sortzen ez dela ziurtatu nahiko dute, eta kalterik balekarke, zuzentzeko neurriak hartzeko.

Lurralde-antolaketa, euskararentzako “berebizikoa”

Oiartzungo Udalak nabarmendu duenez, lurralde-antolaketak hizkuntza-normalizazioan duen eraginea “berebizikoa” da. “Norbanakoak euskalduntzeaz gain, espazioak euskalduntzea ere ezinbestekoa da euskararen normalizaziorako”, adierazi du udalak.

Beraien ustez, eragin handiagoa dute euskararen normalizazioan lurralde-antolaketaren esparruan hartu diren erabakiek hizkuntza-politikakoek baino.

“Horregatik”, jarraitu du udalak, “hainbat proiektu berrik herriko trafikoan, ekonomian, azpiegituretan, naturaguneetan eta beste hainbat arlotan izan dezaketen eragina neurtzeko egiten den moduan, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) ere egingo du aurrerantzean Udalak, hizkuntzaren bilakaeran izango duen inpaktua aztertzeko”.

Sustapenerako tresna

Ordenantza berria euskara sustatzeko “tresna” izango dela ziurtatu du udalak. Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntza Normalizaziorako Saileko zinegotziaren arabera, araudia sortu dute euskararen sustapenari “kalterik ez egiteko”. “Hizkuntza batek, biziko bada, bera nagusi den lur eremuak behar ditu, arnasguneak behar ditu. Bere funtzio guztiak mugarik gabe, askatasunez, bete eta garatzeko lekuak behar ditu. Eta espazio hauek zaintzeko ezinbestekoa da egoera soziolinguistikoan eragin dezaketen faktoreak aztertu eta neurriak hartzea”.

Honako plan eta proiektuek izan dezaketen eragina neurtuko dute, beraz: hiri-antolamenduko plan orokorrak; etxebizitza promozio berriak; industrialdeak; merkataritza guneak; turismo planak; zerbitzu ekipamenduak edota aisialdirako espazio berriak egitea.

ELE batzordea

Plan eta proiektuen eragin linguistikoa ebaluatzeko ardura izango duen ELE batzordea sortu du Oiartzungo Udalak. Hizkuntza-inpaktuaren gaineko erabakiak hartuko ditu batzorde horrek.

Aurreikusita dagoen plan edo proiektua garatzen hasi aurretik, organo sustatzaileari euskararentzat mesedegarriak diren funtsezko alderdiak eta hartu beharreko neurriak zein diren zehaztuko du taldeak.

Jakinarazi dutenez, Hizkuntza Normalizaziorako zinegotziak, sail horretako teknikariak, idazkariak eta ebaluatzen den egitasmoaren inguruko arloko udal teknikariak osatuko dute batzordea, besteak beste.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.