Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Auzolan arrakastatsua, urmael bat eta tximeletentzako oasi bat sortuz

Igandean auzolana izan zuten lezoarrek. Hainbat azalpen jaso, urmaelean azken ukituak eman eta Altamirako oasia sortu zuten, besteak beste.

Joseba Arratibel Ladron
Lezo
2023/11/27

Igandean Lezoko institutuak antolatutako auzolanean eguraldia lagun izan zuten. Giro ederra sortu zutela adierazi dute antolatzaileek, 90 pertsona inguru bertaratu ziren. Auzolanaren helburua urmael bat eta tximeletentzako oasi bat egitea zen. Horretarako, lezoar guztiei zabaldu zieten gonbita, elkarrekin ingurumen eta hezkuntza gunea sortuz. Iaz arrakastatsua izan zen, eta aurten ere hala izan omen da.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Ion Garinen eta  Neikerreko, nekazal ikerketa eta garapenerako euskal erakundeko, Aitor Cevidanes adituen eskutik, egunari hasiera eman zioten. Lezoar parte hartzaile guztiek gaiaren inguruko azalpenak jasotzeko aukera izan zuten lanari ekin aurretik. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute ostiralean Dbh 1. eta Dbh 2. mailako ikasleek lan handia aurreratu zutela auzolaneko kideak igandean urmaelera heldu aurretik. Jarraian, beste azalpen bat jaso zuten. Oraingoan, Zerynthia elkartearekin eskutik, tximeleten oasiaren inguruan jardun zuten eta Altamirako oasia sortu zuten.

Bestalde, taldeka hainbat zeregin burutu zituzten, besteak beste: fruta-arbolen landaketak, baratzaren txukunketa eta txikienekin; loreontzian landaketak. Gainera, Dbh 4. mailako ikasleek, pertsona ugari bildu zirela aprobetxatuta, ikasbidairako postua ipini zuten eguna musikarekin girotuz eta mokadutxoak eskaintzen: tortillak, bizkotxoak eta Carmen jatetxeko salda beroa.

Eguna bazkalorduan amaitu zuten, denek elkarrekin Altzate auzo elkartean bazkaltzen. Institututik eskerrak eman nahi dizkiete Zubitxo guraso elkarteari, Altzate auzo elkarteari, Lezoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.