Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzun indarkeria matxistatik salbu ez dela gogorarazi dute A25ean

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea eta performancea egin dute plazan. Aurten hamabi kasu izan dira herrian.

azaroak 25 elkarretaratzea oiartzun
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/11/27

Larunbatean indarkeria matxistaren kontrako eguna izan zen. Beste urte batez, Oiartzungo feministak kalera atera ziren, indarkeria mota hori salatzera. Elkarretaratzea egin zuten Done Eztebe plazan, baita antzerki performatibo bat ere.

“Haserre”, “nazkatuta”, “sutan” eta “amorratuta” daudela adierazi zuten, beste urte batez kalera atera behar izan dutelako. “2023ko urtarriletik, lau emakume eta ume bat izan dira erailak Euskal Herrian. Oiartzunen, berriz, dozena bat indarkeria egoera erregistratu dira epe honetan”, nabarmendu zuten. Hamabi kasu gutxienez, horietako asko erregistratu gabe geratzen direlako.

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbide eta borrokari esker, gizartean aldaketak eman direla uste dute. Aldaketa horiek, baina, “azalekoak” direla uste dute. “Sistema kapitalista, heteropatriarkal, kolonial eta arrazistak bere horretan jarraitzen du”.

“Plano juridiko politikoan, soizoekonomikoan eta kulturalean eman beharreko aldaketak modu artikulatu batean ulertu behar ditugu”, gaineratu dute. Indarkeria matxistarekin bukatzeko estrategiak “artikulatua” izan behar duela aldarrikatu dute, eta aldaketak “plano guztietan” exijitu dituzte. 

“Izan ere”, jarraitu dute, “badakigu egitura aldatzeak ahalbidetu dezakeela aldaketa kultural oso bat. Era berean, aldaketa kultural erradikal bat emateak ekar dezake egitura bera aldatzeko presio egitea”.

Mugimendu feministaren iritziz, eskuin muturraren gorakadak zein mugimendu erreakzionarioen diskurtsoak “egiturazko ulerkera” desmuntatu nahi dute. “Diskurtso horiek existitzeak berak indarkeria sortzen du gugan, emakume, trans eta bollerongan”.

Indarkeria mota horrek “hamaika forma” dituela ohartarazi dute, baina beti gorputz berberetan aplikatzen dela. “Indarkeria matxista sostengatzen duen sistema berberak sortzen ditu gure gorputzek pairatzen dituzten bestelako indarkeriak ere. Prekarietatea, soldata arrakala, lan baldintza onartezinak, ikusezin diren eta ordaindu gabeko zaintza lanak, pentsio miserableak… Eta indarkeria horiek guztiek ere gure gorputzetan eragiten dute”.

Horregatik, “kaleak hartu” eta “antolatzen jarraitzeko” arrazoiak “soberan” dituztela jakinarazi dute. “Beste urtebetez ozen diogu autodefentsa feministaz armatuta gaudela eta sistema hau irauli arte ez dugula amore emango. Gure arteko aliantzak sortzen, mantentzen eta indartzen jarraituko dugu”.

Feminismoetatik proposamen integralak egiten jarraitzeko “anbizioak” ez duela mugarik zehaztu dute. Larunbatean bezala, datorren ostegunean kalera aterako direla iragarri dute, greba deialdiari jarraituta. “Zaintza zerbitzu publikoen pribatizazioa ere indarkeria da”.

Euskal Herria feminista egingo dutela berretsi zuten, sistema “iraulita” eta “gorputzekin egiturak hautsiz”.

Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun
Azaroak 25 Oiartzun

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.