2023/11

Correoseko garbiketako langileek bizi duten egoera salatu dute

Bost hilabete daramatzate kobratu gabe, eta urriaren 2an greba mugagabera jo zuten. Egoera jasanezina bihurtzen ari da langileentzat, eta erantzunak nahi dituzte.

Oarsoinua jaialdia, larunbatean, Lekuona Fabrikan

Parabellum, Josetxu Piperrak, Zero eta Astelehen Goizak taldeak ariko dira kontzertuan 18:00etan hasita.

Muxikatuak baditu finalistak

Ostiraleko bigarren kanporaketan Haizea Aranak eta Irati Alcantarillak egin zuten aurrera. Ostiraleko finalean Ekhiñe Zapiainekin eta Oihana Aranarekin ariko dira.

Babestutako kontratuekin "espekulatu nahi izatea" leporatu diote Jauregizar enpresari

Arramendiko babes ofizialeko etxebizitzetako maizterrei iaz bukatutako kontratuak berritzeko exijitu dute gaur Donostiako Etxebizitza Ordezkaritzaren aurrean, Stop Kaleratzeak eta Alokairuk babestuta.

"Zaintza sistema publiko komunitarioa" aldarrikatzeko, kalean izango dira oiartzuarrak

Oiartzungo Feministen Asanbladak ostegunean greba egitera deitu ditu oiartzuarrak. "Haur, ikasle, gazte, langile, pentsiodun, zaintzaile, feminista, herritar. Denoi dagokigu greba egitea", esan dute.

Greba orokor feministara deitu du Pasaiako Mugimendu Feministak

Greba egiteko premiaz aritu dira, "zaintza lanak ezin direlako ikusezin eta merkantilizatzen jarraitu". Hilaren 30a "egun garrantzitsua" izango dela diote.

Erresidentzietako langileentzat baldintza duinak eskatu dituzte Gabierrotako egoitzan

Hamarnaka lagun bildu ditu gaur Oreretako Mugimendu Feministak, "zaintza eskubide kolektiboaren alde". Hilaren 30eko greba orokor feministara deitu dituzte herritarrak.

Agintaldi plana aurkeztuko du Gobernu taldeak gaur zortzi

Agertoki berria aukeratu du aurkezpen hori egiteko: Kultur eta sormen industrien poloa izango den Agustinak eraikina.

Papresak hondakin urak Loiolako araztegira bideratzen jarraituko duela salatu du Eguzkik

Errenteriako paper fabrikako hondakin urak zuzenean itsasora eramateko hustubidearen proiektua baliogabetu egin dutela jakinarazi du Eguzki talde ekologistak.

Egonezina erakutsi dute dozenaka herritarrek

Iztietako anbulatorioan egunetik egunera okertzen ari da egoera eta ez daude prest ezer egin gabe gelditzeko.

Adi Ostiral Beltzarekin

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak, Black Friday egunaren harira egindako erosketen gaineko hainbat aholku eman ditu.

Igandean, Jaizkibelera "militarrik ez" martxa

Hilaren 26ko 10:00etan abiatuko da Jaizkibelgo eremu militarrera martxa. 11:00etan dira gainera iristekoak, ekitaldia egiteko.

euskarazko ikastaroak diru laguntzak oiartzun

Ikastaroak euskaraz egiteagatik diru-laguntza eskatzeko epea, bukatzear

Aisiako titulua atera, UEUko ikastaroa egin edo kirol entrenatzaile izateko ikasi dutenek jaso dezakete laguntza.

miren agur meabe

'Kristalezko begi bat'-ekin zita, gaur arratsaldean

Oiartzungo Irakurketa Taldeak Miren Agur Meaberen eleberria izango dute hizpide gaur arratsaldean. Abendurako, Joan Mari Irigoienen 'Babilonia'.

A30eko greba feminista orokorra prestatzeko batzarra, bihar

Egunari azken ukituak emateko batzarrera deitu dituzte lezoarrak. 19:00etan hasiko da biharko (asteazkena) bilkura, Kultura Aretoan.

kakorratz tailerra

Kakorratz lanak eta argazkiak, erakusketara

Gaur 'Elkarrekin biziberrituz' erakusketa irekiko da Pasai San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean, eta egileek bisita gidatu bat egingo dute. Pasaiako emakumeen kakorratz lanak eta argazkiak jaso dituzte.

Kirolaren Aholku Kontseilua osatu nahi du udalak

Errenteriako Udalak Kirolaren Aholku Kontseiluari berriro ekin nahi dio, udalerrian dauden kirol beharrak identifikatzeko eta horiei erantzuna bilatzeko. Kontseilua osatzeko herritarrei egin die dei.

Bueltan da Musikalean

Santa Zezilia eguna dela eta, Pasaia Musikalek kaleak hartuko ditu gaur, 20:30ean. Trikitilariek eta txistulariek, aldiz, ostegunean alaituko dituzte kaleak, 18:30etik aurrera.

Esmalteriako Ostiralarekin hitzordua aste honetan

Hilean behin antolatzen dituzte ekintzak. Ostiral honetakoa haur masaje tailerra 0-2 urte arteko haurrei eta familiei zuzenduta.

Nerabezaroa eta sexualitatea jorratuko dituzte hitzaldi bidez

Gurasoei begirako saioak dira. Lehen hitzaldia ostegunean izango da, 18:00etan, Donibaneko Kulturgunean. Bigarrena hilaren 28an egingo da, 18:00etan, Trintxerpeko Kultura Aretoan.

Gehiago