2023/11

Udalak AHTaren aurkako alegazio berria aurkeztuko du

Proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jartzen zuten hainbat alegazio egin zituen 2020an, eta orain heldu da Sustapen Ministerioaren erantzuna.

Egitarau oparoa, azaroaren 25era begira

Udalak eta herriko eragileek, bihartik hasita, hainbat jarduera antolatu dituzte Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira.

[Argazkiak] Ondarearen haritik tiraka, gal ez dadin

Lihoa hari bihurtzeko prozesua ikertu dute hiru hamarkadaz Bixen Lartzabalek eta Estanis Urdanpilletak. Ondare material eta immaterial andana bildu dute bi oiartzuarrek.

Dos-i taldearen kontzertua gaur, Madalenaren ermitan

Abesbatza munduan esperientzia handia dute Dos-i taldeko kideek eta kontzertu ugari emandakoak dira.

Abian da herriko parke sarea eraberritzeko prozesua

Herriko parkeen errealitatea ezagututa, herriko eragileekin bilera aroa hasi dute. Atzo bertan egin zuten lehen bilkura.

[Erreportajea] OnHartu, teknologia berriak arduraz erabiltzeko egitasmoa

Pasaia-Lezo Lizeoko guraso talde baten kezkatik sortutako taldea da. Teknologiekiko harreman eredu arduratsuago eta kontzienteago bat sustatzea dute xede, erabilera okerrak minimizatuz.

Kontzientziari begiratzeko saioa, gaur arratsaldean

Aingeru Oiartzabal psikologo oiartzuarrak hitzaldia emango du gaur arratsaldean, Killirikuperen ahalduntze eskolaren barruan. Ikasitako babesgabetasuna kudeatzeko gakoak emango ditu.

oiartzun organo cavaille coll

Altxorra, gero eta baliotsuagoa

Oiartzungo organoa desmuntatua dago gaur egun. Hala ere, ikerketa berriek duen dimentsioa handiagotu egiten dute; Europan «erreferentziazko» organoetako bat izango da.

Aiton Bordako kopek jabeak behar dituzte

Lezoko erretiratuen elkarteak, bere erara, Olinpiar Jokoak antolatu ditu. Jardueraren helburua da elkarteari bizitza eman eta adinekoen elkargune izatea. Izen emateak apal doaz, ordea.

zilibito records gaztea txapeldunak

Zilibito Recordsena, Gaztearen Maketa Lehiaketako onena

Gaur jokatu dute irrati publikoaren maketa lehiaketako finala. Oiartzungo taldeak oholtzan defendatu du bere maketa, eta onenak izan direla ebatzi dute.

Barra-barra eta lasai asko egin dute euskaraz

Barra-barraren ihes gelak Errenteria-Orereta bisitatu du asteburuan.

Emakumea eta plazera, hizpide jatorri askotariko emakumeen gunean

Jatorri askotariko emakumeek eta Pasaian bizi diren emakumeek elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko aukera eskaintzen du guneak. Azaroko topaketa hilaren 29an izango da, 17:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan.

etziok potroik zaintzeko

'Etziok potroik zaintzeko' pote filosofikoa, asteazkenean

Maskulinitateari eta zaintzari buruzko saioa egingo dute etzi, txokolategian, "pote filosofikoa" formatuarekin.

Arazoak udalarekin telefonoz harremana egiteko

Udal bulego guztietako telefono lineatan eragina izan du matxurak. Hala ere, gutxieneko zerbitzuak bermatu dituzte.

pilota

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-11-20)

Oiartzungo pilotariek hamazazpi partida zakuratu dituzte asteburuan, jokatu dituzten norgehiagoken erdia, zehazki.

'Gorputzak eta desirak askatuz' hitzaldia, asteazkenean

Nora Ziarsolo formatzaileak gidatuko du Pasai Donibaneko Kultur Aterpean egingo den saioa, 18:00etatik 20:30era.

laskorain oiartzun

Areto futboleko taldeek salbatu dute asteburua

Areto futboleko lehen taldeak partida ikusgarria poltsikoratu du, eta bigarrena ere, antzera. Futbol taldeen ahazteko asteburua.

Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailer bat egingo dute

Donibaneko Aitona-amonen Aterpeak antolatuta, asteazkenean adinekoen erorikoak prebenitzeko bigarren tailerra egingo da, 11:00etan. Martxoko saioaren arrakasta ikusita, bigarren ikastaro bat programatu dute.

[Argazkiak] Lehenengo 700ekoa, egina

Xoxolurrek bere zazpigarren urteurreneko egitasmo bereziaren lehen irteera egin zuen atzo. Abenduaren 3rako handia prestatzen ari dira.

Gehiago