Ikasle Gelak ordutegi zabalagoa izango du aurrerantzean
Bihartik aurrera ordutegi berria izango du aretoak. Egunean 14 orduz izango da erabilgarri.
Ikasle Gelan ateratako irudi bat. Oiartzungo Udalak jakinarazi du Ikasle Gelak ordutegi zabalagoa izango duela aurrerantzean. Hala, bihartik (hilak 16) aurrera, 8:00etan zabalduko ditu ateak, ordubete lehenago hain zuzen. Egunero 14 orduz izango da zabalik aretoa, hortaz, 8:00etatik 22:00etara izango da erabilgarri.
Biblioteka ordubete geroago (9:00etan) irekitzen dutenez, atzeko atetik sartu beharko dira oiartzuarrak (Zimitiotik).
