euskaraz urtabe

Euskara sustatzeko plan berria, martxan

Herritarrekin batera osatu nahi dute plana. Hasteko, galdetegi bat zabaldu dute, aurreko planaren balorazioa gertutik ezagutzeko.

Bitakora, orriz janzten jarraituko du Atlantikaldiak

Gaur aurkeztu dute ekitaldi berria, hamargarrena. Irailaren 14tik 17ra ospatuko dute Bitakora lelopean.

Atxilotu bat Lezon Reala-Erroma partidan izandako istiluen harira

Lezokoaz gain, beste lau atxiloketa egin ditu Ertzaintzak. Desordena publikoak eta kalteak eragitea leporatu diete.

Urrezko ahotsak dituzte

Kontarik lehen saria irabazi du Getafen (Madril, Espainia) jokatutako Madrilgo Komunitatearen Haur eta Gazteen Abesbatza Txapelketan.

oiartzun herriartekoa 2023

Pilotari oiartzuarrak Herriartekoaren bila hasiko dira maiatzean

Esku huskako pilotariek iazko txapela errepikatu nahi dute, eta palistek laugarrena lortu. Gomazko paletan ere arituko dira.

manuel martinez murgia omenaldia

Oiartzuarren ordezkaritza bat Galizian ibili da, Martinez Murgia omentzen

Kontxa Murgia oiartzuarraren semearen omenezko ekitaldietan parte hartu dute, bere heriotzaren mendeurrenean.

Beste sagar bati kosk egin dio Kukai Dantzak

Hiru sagar eskuratzeko izendatuta zegoen Jon Mayak zuzentzen duen dantza taldea. Hirurak ez dira heldu, baina bat bai, eta beste Max sari bat gaineratu diote euren kurrikulum luze bezain zabalari.

Zaleen babesa eskatu du Touringek

Erabakigarria da asteburuko partida Touringeko Gizonen Hirugarren Mailako taldekoentzat. Hori izango da azkena, eta azken aukera ere jaitsiera postuetatik irten eta maila mantentzeko.

Izaskun Gomez buru duen zerrenda "zintzoa" aurkeztu du PSE-EEk

Izen berri eta aurretik ere ardura politikoak zituztenekin osatu dute hautagaien zerrenda. "Pertsona zintzoak dira", mintzatu da burua.

Erromeria izaera indartuta, inoiz baino herrikoiago dator San Marko eguna

"Berezitasunez beterik" eta "erromeria izaera indartuta" dator San Marko Eguna. Igandean ospatuko dute.

Karmengo Jaietako kartel lehiaketa martxan da

Sorkuntzak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dituzte 18 urtetik beherako pasaitarrek. Edozein modalitate artistikokoak izan daitezke.

Desio ez den bakardadea antzerki-performancean, San Pedron

La motora talde pasaitarrak antzerki-performancea eskainiko du kalean, "guztiok beldurtzen gaituen" bakardadeari buruz hausnartzeko.

Kanpainako ekitaldi nagusia bihar egingo du EH Bilduk

Iluntzean izango da itxiera, Trintxerpeko Gudarien plazan. Egunotan eskuorriak banatzan izango dira, barruti bakoitzeko proposamenekin.

Establezimenduen errotulazioa euskaratzeko diru laguntzak eska daitezke

Establezimenduen kanpoko nahiz barruko errotulazio eta bestelako idatzizko euskarriak, web orria eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduerak euskaratzeagatik eskatu ahal daitezke diru laguntza horiek.

Ekainaren 19tik aurrera, Lezoko aparkaldi mugatua kontrolpekoa izango da

Ordura arteko epea sistemara egokitzekoa izango da. Ekainaren 19tik aurrera aparkaldi mugatuko hiru eremuetan egoiliarrek bakarrik utz ditzakete ibilgailuak.

urmendi eguna

Urmendik urteroko festa ospatuko du igandean

Oiartzungo haur eskolako komunitateak goiz pasa antolatu du iganderako. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

pello anorga

Pello Añorgak ipuinak kontatuko dizkie haurrei, ostiralean

2 eta 3 urteko haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa saioa izango da, Manuel Lekuona bibliotekan. Heldu bakarrak lagun dezake haurra.

Lekuona betetzera deitu du EH Bilduk

Gaur izango da koalizio subiranistaren ekitaldi nagusia 19:00etan hasita.

herriartekoa gipuzkoa

Esku huskako pilotariek aurrera egin dute Herriartekoan

Zaldibiari sei partidak irabazita lortu dute aurrera egitea. Azkoitia izango dute arerio, Madalensoron. Gomazko paletan, Zumarragak kanporatuta.

Badia biziberritzeko proposamenak egin ditu Elkarrekin Podemosek

Badian ekonomia urdinari lotutako jarduera ekonomikoak proposatu ditu Miren Etxebeste ahaldungaiak. Porturako sarbide pribatuak kritikatu ditu.

Gehiago