Hiru domina poltsikoratu ditu Pasaia Kayakek sasoiko lehen lehian

Neguko Euskadiko Banakako Txapelketan izan da marea urdina, eta egindako lan txukunari esker podiuma osatu dute sailkapen orokorrean.

Iztieta-Ondartxoren gaineko lana aurkeztuko du Garazi Solisek

Karrera amaierako lana Iztieta-Ondartxoren gainean egin du Garazi Solis errenteriarrak, bertan bizi diren komunitateetako bizilagunen ahotsetatik abiatuta.

Astronomia, euskaltegietan

Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciaren ardurapean izango dira saioak. Martxoaren 13tik 29ra luzatuko dira.

San Pedroko Jaiak antolatzen hasiko dira astelehenean

San Pedroko Jai Batzordeak bilera deitu du astelehenerako. Ekainaren 28an abiatuko diren jaiek nondik-norakoak hartuko dituzte ahotan.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako selekzioko kideak, tartean Bidasoa XXI taldeko igerilariak.

Bidasoa XXI igeriketa taldeko alebinak, bikain

Autonomi Erkidegoen arteko Alebinen Espainiako Igeriketa Txapelketan Bidasoa XXI taldeko hamar igerilarik hartu dute parte, tartean, Enai Galzakorta eta Ander Ocio irundarrek, Mikel Manso hondarribiarrak, eta Maria Yarzabal eta Ekain Francisco errenteriarrek.

Tomas Garbizu Musika Eskola.

Lesoinuren atarikoa, larunbatean

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute larunbatean, eskolan bertan.

HITZAkideen TXOKOA morea izango da martxoan

Emakume sortzaileen sariak izango dira nagusi. Parte har ezazu zozketetan. HITZAkide izateak abantailak baititu!

[Galeria] Gaxuxaren erakusketa, larunbatera arte zabalik

Martxoaren 8aren harira, aurten ere erakusketa osatu du Gaxuxa Emakume Taldeak. Gaur eta bihar goiz eta arratsaldez da zabalik; etzi, goizez.

ur kontagailua

Ur-kontagailuak aldatzen ari da Oiartzungo Udala

Ur-kontagailua aldatuko den etxebizitzetako jabeekin harremanetan jarriko da Udala, hitzordua adosteko. Sei kaletan aldatuko dute.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira martxoaren 11ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren martxoaren 11ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Gehiago