Ur-kontagailuak aldatzen ari da Oiartzungo Udala

Ur-kontagailua aldatuko den etxebizitzetako jabeekin harremanetan jarriko da Udala, hitzordua adosteko. Sei kaletan aldatuko dute.

Irrati bidez irakurtzen diren etxe batzuetako ur-kontagailuak aldatzen ari da Oiartzungo Udala. Zehaztu dutenez, 10-15 urte arteko bizi izan ohi dute, eta zaharkituta daudenak berritzen ari dira.

Modu horretan, kontagailuak modernizatu eta legedira egokitzen ari direla esan dute.

Ur-kontagailua aldatuko den etxebizitzetako jabeekin harremanetan jarriko da udala, hitzordua adosteko. Udaleko ur-brigadako langileek egingo dituzte lanak, martxoa eta apirila bitartean.

Sei kaletako etxebizitzetako kontagailuak aldatuko dituzte. Honakoak dira kaleak:

  • Herriondo etxadia.
  • Zuaznabar kalea.
  • Zelaimuxu kalea.
  • Zilarkale kalea.
  • German Ugarte kalea.
  • Frantzisko Urdiñola kalea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.