ETS taldeaz gozatzeko aukera bikoitza martxoan

Martxoaren 25 eta 26an igoko dira Lekuonako oholtzara. 'Guretzat' diskoa aurkeztuko du talde ezagunak.

Iturriotzeko bideetan egokitze lanak egin ditu udalak

Erretegin eta Sarobe Errekan zabalguneak ireki, bideak konpondu edota hoditeriak luzatu dituzte. Ia 40.000 euro bideratu dituzte lanetara.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-01-13)

Hara eta bestera mugitu beharko dute futbol eta areto futboleko taldeek asteburuan.

Hitanoaren ikasgelan sartzeko izena eman daiteke gaurtik

Urtarrilaren 26tik martxoaren 2ra bitarte izango dira datorren saioak, ostegunetan. Izena emateko formulario bat bete behar da, hilaren 22a aurretik.

Trapujaleren epaiketa iaz.

Inauteriak prestatzen hasiko dira lezoarrak

Asteartean, hilaren 17an, bilerara deitu dituzte Lezoko Jai Batzordeko partaideak. 19:30ean da bilkura, Kultura Aretoan.

Familia Eskolako hirugarren saioa, prest

'Positiboki hezitzen: bizitzan erabiltzeko baliabideak eskaini' izeneko monografikoa eskainiko dute hilabete honetan. Izen-emateak irekita daude jada.

Yola Kultur Klubak VI. Kultur Jardunaldiak antolatu ditu

Datozen hiru asteazkenetarako beste hiru mintzaldi antolatu ditu Donibaneko kirol klubak. Itxiera ekitaldian, mokadua.

Errigorako kaxaren zozketa berezia

2023 urtea ongi hasteko, harpideentzako urteko lehen zozketa berezia antolatu du HITZAk.

Irakurketa errazeko bigarren saioa, hilaren 20an

Bigarren honetan Ander Eizagirreren 'Txernobil txiki bat etxe bakoitzean' liburua irakurriko dute. Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikin berriak jasoko du saioa.

arizmendienea

Arizmendienea eta parrokia bisitatzea, larunbaterako plana

Oiartzungo bi eraikin horiek bisitatzeko ibilbide gidatu bana egingo dituzte larunbatero. Turismo bulegoan egin behar da erreserba.

Gehiago