Diskriminazioa ezabatzea helburu duen kultur astea

Gaurtik hasita Ijito Kultur Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan. Ijito kafea, solasaldiak, film emanaldia, eta pilota txapelketa egingo dituzte, besteak beste.

AHTaren kontrako 30 urteko borroka, erakusketan

AHTaren kontrako mugimenduaren erakusketa ibiltariak Lezon izango du ostatu ostiralera arte. Kultur Aretoan jarri dute.

Mikel Esnaola lezoarra txapeldun

Gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi zuen atzo. Mattin Etxebeste (Oiartzun) eta Ane Jaunarena (Lezo), bigarren eta hirugarren.

Eiheramendi eta Abel, Gipuzkoako txapeldunak

EPLEko pilotarientzat jardunaldi biribila palan zein eskuz binakakoan.

Karmele Mitxelena

Zubikarai sariaren erdia, Karmele Mitxelenarentzat

Epaimahaiak bi proiektu saritu ditu, Karmele Mitxelena oiartzuarrarena, eta Goio Ramos basauriarrarena. Saria erdibana egingo dute eta bien lanak datorren urtean argitaratu.

baserritarren azoka kokapen berria

Baserritar azokak erakusleiho propioa du gaurtik

Jose Erbiti kalean dute lekua orain baserritarrek eta tokiko produktuek. Errenteria-Oreretako merkatuari ere beratatik jarri diote sarbide berri bat.

oairztuarock musika jaialdia.

[Bideoa eta argazkiak] Musikaz bete da kontzejupea goizetik gauera

Giro petralari rock doinuak jarri dizkiote oiartzuarrek gaur Oiartzuarock musika jaialdiarekin.

Lasterka etxeratuko dituzte

Etxera Lasterketa herrikoia aurkeztu dute gaur. Abenduaren 31n egingo dute, euskal presoak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko.

Erortzear zegoen zuhaitza bota dute Markesanen

Bihar, bestalde, zuhaitzak moztuko ditu udalak Altamiran eta Renfe inguruan.

[Argazkiak] Sheroes Hangout proiektuko emakumeak Pasaian dira

Bien gorputzak erreak izan baziren ere, desberdinak dira Ritu eta Mousumi emakume indiarren bizipenak. Horiek arratsaldean kontatuko dituzte.

Kultur proposamen asko astebururako

Gaurtik igandera arte asko eta askotarikoak dira herrian izango diren kultur emanaldiak. Bertsolaritza, antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak... Denetik da.

oiartzun ke areto futbola

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-11-17)

Gizonen talde nagusiak Hernaniren bisita jasoko du bihar arratsaldean. Areto futboleko lehenengo taldeak Tolosan jokatuko du.

Atrakzio parke bihurtuko da Errenteria-Orereta

Errenteria-Orereta atrakzio parke bihurtuko da 2024ko inauterietan, aukera horrek jaso baititu boto gehien.

Lezo "indarkeria matxistarik gabeko udalerria" izan dadin, PSE-EEren proposamenak

Berdintasun Mahaia sor dadila eskatu du, besteak beste, udal talde sozialistak. Udal aurrekontuetan Berdintasun Sailak partida handiagoa izan dezala nahi dute.

egin nirekin euskaraz oiartzun

UEMAren 'Egin nirekin euskaraz' kanpainarekin egin du bat Oiartzungo Udalak

Jatorria edo sustraiak beste herrialde batean dituzten euskaldunek gainontzekoekin euskaraz komunikatu nahi dute, aurreiritziak gaindituta.

mineralen bila azaroa 2023

Mineralen bila abiatuko dira hileko azken igandean

Arditurriko parketxearen inguruan arituko dira mineralen bila. Bi ordu irungo ditu planak, eta meatze-lanek utzitako aztarnak ikusiko dituzte.

arizmendienea kapera allende arniz elena zalakain

Arizmendieneko kapera beste modu batean ezagutzeko aukera, igandean

Ondarearen Jardunaldien barruan, Allende Arnaizekin kaperako inskripzio bat estanpatuko dute, eta ondoren Elena Zalakainek bisita gidatua emango du.

Muxikoek dantzan jarriko dute Donibane

Hilaren 25ean Muxikoak egingo dira Pasai Donibaneko Santiago plazan, 12:00etatik aurrera. Euria egiten badu, dantzaldia frontoira lekualdatuko da.

Lezo Institutuaren auzolana, herrira zabalik

Altabira proiektuaren barruan, urmaela eta tximeleten oasia eraikiko dituzte hilaren 26an, herrikideekin.

'Mierda de ciudad' antzezlana, hilaren 26an Juanba Berasategin

Olatz Gorrotxategi zuzendariaren 'Mierda de ciudad, la historia del rock radical vasco' emanaldia antzeztuko dute Donibanen, 19:00etan. Sarrerek 10 euroko prezioa dute.

Gehiago