xanistebanetako jai batzordea 2023

Eragileek ehundutako Xanistebanetako jai egitaraua aurkeztu dute

Hilario Arbelaitzek suziria bota ondoren, hamarnaka ekitaldi izango dira herriko festa nagusietan, baina baita lehenago ere.

Etxebizitzak, Iztieta auzoan.

Errenteria, tentsio handiko eremu izendatzea eskatuko duen Gipuzkoako lehen udalerria

Errenteriako udalbatzarrak, etxebizitza arloan udalerria tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera egitea onartu zuen atzo. Stop kaleratzeak iniziatibak aurkeztu zuen mozioa atzoko plenoan, eta proposamen horrek EH Bildu, PSE-EE, eta Elkarrekin Errenteria alderdien babesa jaso zuen; EAJ eta PP, berriz, abstenitu egin ziren.

Kilometroak eta Urmugaren eskutik egun osoko jaialdia bihar

Natura eta musika uztartzen dituen jaialdia da Urmuga, eta 2023an zehar egingo dituen zazpi kontzertu handietako bat izango da bihar Errenteria-Oreretan ikusi eta gozatzeko aukera izango dena.

Oarso Bidasoko Hitza

Uraren Euskal Agentziak ikerketa egin du berriro Marea Altan

Gorria da orain Antxoko erreka. URAk dio likido koloratzaile ez kaltegarria erabiltzen ari dela oraindik enpresa bat, hodi-sarea ikertzeko.

gipuzkoako ganberak hiru komertzio saritu ditu.

Gipuzkoako Ganberak saritutako saltokiei aitortza egin die udalak

Errenteria-Oreretako hiru saltoki saritu ditu ganberak aurten: Hache Boutique denda, Osina Ekogunea, eta Herboristeria Paki.

"Euskararen kontrako erasoaldiari" aurre egiteko bilerara deitu dute

Datorren ostegunean, hilak 20, bilera egingo dute, Landetxen, Oiartzunen nola erantzungo dioten antolatzeko. Euskaltzaleak gonbidatu dituzte.

Sasoi berrirako entrenatzaileak aurkeztu ditu Donibane Eskubaloiak

Jose Luis Ramos, Asier Gonzalez eta Jesus Pino izango dira Lehen Mailako, Bigarren Mailako eta emakumeen taldeko prestatzaile berriak.

Ingurumenaren aldeko "aletxoa" jarriko du Ostarik madalenetan

Ostalarien elkarteak, Errenteriako udalarekin elkarlanean, sentsibilizazio kanpaina bat bultzatu du jaietan edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzeko.

Donipariko taldekideek inauguratuko dituzte Santio Jaiak

Aurten berriro igoera erdietsi duen taldeari gorazarre egingo diote sanjuandarrek txupinazoan. Dagoeneko ikusgai da santioen egitarau osoa.

herriartekoa oiartzun

Oiartzunek Markina-Xemeinen kontra jokatuko du Herriartekoaren finala

Guardiari hiru partidak irabazi dizkiote Oiartzungo pilotariek. Datorren igandean Bizkaiko txapeldunen kontra iazko finala errepikatuko dute.

Ikasturtea prest dute Pasaiako ludotekek

Pasaiako ludotekek 2023-2024 ikasturtean parte hartu ahal izateko izen ematea irekiko dute hilaren 15ean.

Atzo Trintxerpeko bizilagunak kalera atera ziren

Adinberri eraikinaren lanek eragindako aparkaleku arazoaren aurka kalera irten ziren Trintxerpe eta San Pedroko bizilagunak.

kintopeko txapelketa

Idi-demen Kintopeko bigarren txapelketa egingo dute hurrengo asteburuan

Idi-demen txapelketa hiru egunetan egingo dute. Hamar idi bikotek hartuko dute parte Gipuzkoarako puntuagarria den probetan.

Papresaren jardunak inguruan duen eragina murrizteko neurriak proposatuko ditu Errenteria Osasunak

Alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatu du Errenteria Osasuna plataformak, Papresaren jardueraren eta horrek osasunean eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarrien azterketa integrala egiteko.

benito lertxundi

Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak, salgai

Orioko abeslariak urriaren 21ean emango du kontzertua, Elorsoro kiroldegian. Sarrerak eros daitezke Urratsen, kiroldegian edo online.

Jabetze eskolak 2023-24

Jabetze eskoletan izen emateko aukera

Emakumeak ahalduntzeko asmoz antolatzen diren Jabetze Eskolek 10. urteurrena dute aurtengoa, eta egitarauak berritasunak dakartza.

Pasaia Kayak

Pasaia Kayak taldea, itsas kayakeko Espainiako Txapelketara

Asteburuan, Espainiako Txapelketan arituko da Pasaia Kayak, eta Deniako uretan emaitza onak lortzea espero dute.

Ikasle Ohien bazkaria antolatu du Orereta Ikastolak

Añabitarten egingo dute bazkaria hilaren 23an ikasle ohiek. Txartelak salgai daude 30 euroan.

Eguzkik alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatu du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari luzatu dio eskaera hori Eguzki taldeak.

Errenteriako Atletismo Taldeak denboraldi berria hasiko du

Hilaren 15ean aurkeztuko dute denboraldi berria Beraungo atletismo pistan.

Gehiago