Konbo taldeen kontzertua, ostiralean
Juanba Berasategi aretoan izango da emanaldia, arratsaldean. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Pasaia Musikalek, Illunbe Musika Bandak eta udalak antolatuta, Konbo taldeek kontzertu ederra eskainiko dute bihar (ostirala, hilak 26) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. PMK eta Octopus taldea igoko dira oholtza gainera, Josu Elberdinen gidaritzapean. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.
