
Legealdiko sei hilabeteen gaineko balorazioa egin dute. Pasaiak "alkate erabakitsu bat" behar duela adierazi dute, "pasaitarrek merezi dituzten aukeretan irmoki sinesten duena".

Herriko eragile eta erakundeek ekitaldi sorta polita antolatu dituzte urtarrilerako. Askotariko ekitaldiak izango dira.

Arrakastatsua izaten ari da Iztietako anbulatorioan egindako murrizketak salatzeko abiatu duten alegazio bilketa kanpaina. Gaur, berriro, 800 sinadura bildu dituzte.

EMKE Musika Bandarekin batera, Josune Gurrutxaga eta Jon Menor dantzariak ariko dira Koldo Mitxelenako jolastoki estalian.

Sorgintxulo kaleko 4. zenbakian izandako sutean kaltetuen izan den etxebizitza bisitatu dute gaur, Bernar Lemos alkateorde eta Udaltzaingoaren buruak, udal arkitektoak, eta Udaltzaingoaren buru operatiboak.

Obren lizitazio epea zabaldu du udalak Beraun auzoa eta Txirrita Maleo industrialdea lotzen dituen zubian oinezkoen segurtasuna hobetzeko.

Herritarren topagunerako espazio gehiago izango ditu pasealekuak berrurbanizatzen dutenean. Erakargarriagoa eta seguruagoa ere izango dela azaldu du udalak.

Girizia elkartearen pilota sailak Josetxo Gamioren omenez antolatzen duen pala txapelketan izena eman daiteke, hilaren 20ra arte.

Sinadura bilketa egiten ari dira Iztietako anbulatorioan Osasun Sailak ezarritako murrizketak salatu eta kalitatezkoa eta duina den zerbitzua berrezartzea eskatzeko. Hilabete osoan zehar jasoko dituzte sinadurak, goizez.

Pasaitarrak 4-1 nagusitu ziren finalean Azkoitiko Ttakunen aurka. 2017an lortutakoaren ondoren, honakoa da antxotarrek bereganatzen duten bigarren garaikurra.

Inauteriak otsailaren 8tik 13ra izango dira; Ereintzak Azeri dantzan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Hilaren 24an, asteazkena, emango du hitzaldia gizarte hezitzaile eta pedagogoak Reina aretoan, 18:00etan hasita.

Hilabete honetan hasi eta maiatzera arte izango dute adinekoek dantzarekin gozatzeko aukera.

Tabernak eta Chiapusok Lehen Mailako Eskuz Binakako finala jokatuko dute datorren ostiralean.

Zilarrezko mailan ari denetik lehen garaipena lortu du Ereintzako emakumeen taldeak. Larunbateko garaipena bultzada da, beraz, taldearentzat.

Hurrengo larunbatean itzuliko dira muxikoen dantza saioak Donibanera. Eguerdian abiatuko dute ohiko saio kaletarra.

Apezetxea goizuetarrarekin batera jokatzen ari den txapelketako finalera iritsi da Oiarpekoa. Bederatzi partida eskuratu dituzte, 25etik.

Orain bakarrik dira sailkapenaren buruan. Emakumeen futbol talde nagusiak berdindu egin du, baita gizonenak ere.

Lezoko Olatzar Eraikuntzak-en izenean Iñaki Urrutia eta Ignazio Telleriak idi apustua jokatu zuten larunbatean Iñaki Oliedenen idien kontra. Lezoko idiek galdu egin zuten.

Lau barrutietako talde nagusiek asteburuan jokatu dituzten partiden emaitza guztiak, hemen.