2024/1

ez gara jaitsiko

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak, larunbatean salgai

Urtero bezala, Ugaldetxo Kultur Taldeak pailazoak gonbidatu ditu. Hilaren 21ean taularatuko dute 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna.

Donibaneko kiroldegia instalazio fotovoltaikoez hornitu dute

Energia iturri berriztagarrietan oinarritutako energia trantsizioa bultzatzeko eta hobetzeko helburuarekin, Pasaiako Udalak 24 modulu instalatu ditu eraikinean.

osasuna oiartzun 2024

Sasoitsu hasi du Oiartzunek, Osasunari irabazita

Lehen ordu erdi bikaina jokatu dute urdinek, eta gorritxoei bi gol sartu dizkiete. Gero ongi eutsi diote nafarren, urduritasunak urduritasun.

Xoxolurren sasoiko laugarren irteera, Lapurdira

Igandean egingo dute urte berriko lehen txangoa Xoxolurrekoek. Izen emate epea zabalik da, ostegunera arte, Orkin eta posta elektronikoz.

Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan.

Azken unean erabakiko dute kabalgata egin edo bertan behera uztea

Momentuz Errege Magoen kabalgata mantentzea erabaki du udalak, eta antolatzaileek 18:00etan hartuko dute azken erabakia.

Pasaiako erregeen desfile guztiak, bertan behera

Eguraldi txarra medio, lau barrutietako errege kabalgatak bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Gutunak, ordea, jasoko dituzte erregeek.

Lezoko Erregeen desfilea, bertan behera

Eguraldi txarra egingo duelako utzi dute bertan behera desfilea. Haurren gutunak 19:00etatik haurrera jasoko dituzte, Karlos Saldisen.

sultanaren ametsa oiartzun

'Sultanaren ametsa' ipuin feminista, Landetxeko pantailan

Animaziozko filmaren emanaldia antolatu du udalak hilaren 11rako. Sarrerak salgai daude udalaren webgunean.

Tom eta Jerry filma eskainiko dute, hilaren 13an

Pasaiako Zinema Txikia egitasmoaren baitan, Juanba Berasategin eskainiko dute filma, arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak erreserbatu behar dira.

hesia urraturik

Xabier Lete omentzen duen 'Hesia urraturik' ikuskizuna, hilaren 14an

Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean, musikari eta koristak igoko dira Landetxeko oholtzara. Sarrerak salgai daude jada.

Gehiago