Euskal Herri osoko gazte independentistak etorri dira gaurkoan Lezora. Eguraldia ez dute lagun izan, baina gazteak zoriontsu daude, eta ikasteko prest.
Gaurtik (hilak 29) hilaren 31era arte Ernai gazte antolakundeak antolatutako 'Gazteon eskutik' topagunearen lekuko izango da Lezo.
Ikerketa Soziolinguistika Klusterrak egin du. Lezoko euskararen kale erabileraren datuak %29,1ean kokatu dira, zifra hori azken hogei urteetako baxuenetako bat delarik. Datuek "kezkarako arrazoiak" sortu dituzte.
Musika taldeko sei kide eta kide ohik epailaren zitazioa jaso dute, Guardia Zibilaren txosten baten ondorioz. Maiatzaren 6an, epaitegira joan beharko dira.
Uraren hornidura eta estolderia zerbitzuaren tasak ordaintzeko epea gaurtik maiatzaren 14ra artekoa izango da, biak barne.
48 ekintza antolatu dituzte Oiartzungo hainbat kultur eragilek eta udalak apirilak dituen 30 egunetan gozatzeko.
Bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak aurkeztu dituzte ekitaldiak, Trintxerpen. Administrazio publikoen "erantzun eza" salatu dute.
Euskararen Paparazziak argazki lehiaketako irabazleak Egoitz Segura, Iñaki Nogueira, Larraitz Lasa, Itxaro Gartzia eta Sindy Avila izan dira.
Oreretarrek Renfeko geltokiaren parean hartu zuten lekukoa lezoarren eskutik. Korrikak herri osoa gurutzatu zuen, jende mordoa lagun.
Korrika larunbat gauean iritsi zen Oarsoaldera, bidean milaka kilometro osatu ondoren. Pasaitarrak izan ziren lehenak lekukoa eusten.
Pasaiako Udaleko lau alkateordeekin aurrez aurreko arreta zerbitzuaren hurrengo data apirilaren 17an izango da, eta ez, aldiz, apirilaren 3an.
Lanaldi osoan arituko den baratzeko langile baten bila ari da kooperatiba. Interesdunak apirilaren 7ra arte jar daitezke harremanetan.
Apirilaren 6an izango da barrikotea, Elorsoro kiroldegiko kantxan. Sarrerak salgai daude, Mirenen eta Garmendin.
Gigatron eta Köntraband taldeak Niessen aretoko oholtzara igoko dira, 19:30etik aurrera. Sarrerek 12 euroko prezioa dute.
OaingozHauk marrazki lehiaketa bat abiatu du Kuadrillen Eguneko kamisetako diseinua osatzeko. Irudiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 29a da.
Iruñean ospatuko du aurten Aberri Eguna EH Bilduk, igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta 9:30ean irtengo da autobusa Oiartzundik.
Antxoko eremuan dagoen egurrezko zubian jarri dute sarea. Oinezkoen irristaketak prebenitzea da sarea kokatzearen helburua.
Oiartzun izan zen Korrikak zeharkatu zuen Oarsoaldeko azken herria. Oreretarrengandik jaso zuten lekukoa Arraguan, eta Aritxulegiraino eraman zuten.
Herri Arte Eskolakoak hasi dira jaialdiari dagokien prestaketekin. Aurten, Asturiasko artistekin egingo dute elkartrukea.
Lezoarrek termikan hartu zuten lekukoa pasaitarren eskutik. Lezon harro eraman zuten testigua eragile guztiek.