
Bi finaletara sartzea lortu zuten joan den asteburuan EPLEkoek. Taldekako Erremintakoan eta Gipuzkoako Gazte Mailako Eskuz Banakako Trinkete Txapelketan.

Apirilaren 14ra arte eman ahal izango da izena Altzibarren eraikiko dituzten etxebizitza tasatuetan. Hainbat baldintza bete beharko dira.

Minbizia normaltasunez, tabuetatik libre eta ikuspegi feminista batetik lantzen duen elkartea da Inurri. Gaixotasuna zuzenean edo zeharka izan duten 200 pertsonek baino gehiagok osatzen dute.

Hamarnaka lagun hurbildu dira Fermiñene berriaren ate irekiera ekitaldira eta sortzaileek aurretik eskaini duten ekitaldira.

Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia lehen eta bigarren alkateordeek, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin bilera egin dute.

Festibalaren hirugarren ekitaldia maiatzaren 9tik 12ra egingo da, eta Txilek bere itsas kultura ezagutaraziko du egun horietan.

Ekhiñe Zapiainek, Haizea Aranak, Alaia Martinek eta Irati Alcantarillak parte hartuko dute afarian. Izena emateko galdetegia bete behar da.

Gazte izanen lehen korrika egin dute gaur pentsiodunek euskara ere euren aldarrien artean sartuta. Irudi ederrak utzi ditu euskararen eta pentsio duinean alde gaur egin duten aldarriak.

Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldian berriz ere emaitza onak lortu dituzte pasaitarrek. Absolutuen lehiak, bertan behera.

Hainbat arraunlari artatu behar izan zituzten estropadan zehar hipotermiak jota Gipuzkoako Batel Txapelketaren seigarren jardunaldian.

Giriziak antolatutako pala txapelketan bederatzi partida jokatu dituzte. Aranburu eta Estefano oiartzuarrek Hirugarren Mailan eraman dute partida.

Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak proiektatuko du Josu Martinezek zuzendutako filma, 19:00etan, Juanba Berasategi aretoan.

Lesakako Arkupe Txapelketa eraman du Landak, Amiano tolosarrarekin batera, Etxeberria taldekidea eta Lizeaga Mundarrokoa garaituta.

OKEko mutilen talde nagusiak olatua hartu du: hirugarren garaipena lortu dute. Areto futbolean, garaipena Lehen Mailan, eta berdinketa.

Larunbatean jokatu zen Donostian herrialdeko ergometro txapelketa. Osotara bost domina eskuratu zituzten sanpedrotarrek.

23. Korrikaren lekukoa eramango duten antxotarrek talde argazkia egin zuten larunbatean. Irrikaz dira eskutik eskura emateko.

Jeltzaleek batez ere herriaren garbitasunean jarri dute fokua: "Tamalgarria da herriko kaleek maizegi erakusten duten arretarik eza".

Taberna ustiatzeko eta Jubilatuen Elkartean atezaintza lanak egiteko lehiaketa ireki berri dute, part hartzeko deia egin du Mikel Arruti alkateak.

Jatorri askotariko emakumeak elkartzeko guneak asteartean jarri du hurrengo hitzordua. Eskubide unibertsalez ariko dira, "gure jatorria edozein dela ere".

Datorren astean lau saio egingo dituzte barrutietako liburutegietan. 5 urtetik gorako haurrek ahalko dute parte hartu.