[Galeria] Oiartzungo olinpiadetan, bat jan eta hogei kontatzen dira
Gau-jolasak egin zituzten larunbat gauean. Partxis jolasean oinarrituta, Tolarietako kantxan dibertsioa izan zen nagusi.
Baga, Biga, Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean. Oraingoan, gau-jolasak izan dira ekitaldia. Tolarietako kantxa hartu zuten Biyurrienekoek, eta su olinpikoak argitu zuen gaua.
Bat jan eta hogei kontatzen diren jolasa —partxisa— moldatu eta oiartzuar labela jarri zioten. Joko-taula moduko bat antolatu zuten, 25 kutxatilarekin. Bakoitzak proba bat zuen, eta dadoaren zoriak ebatzi zuen zein egin behar zuten.
Ez ohiko ordua izanagatik, edo agian horregatik, giroa bikaina izan zen. Hona hemen larunbat gaueko argazki batzuk, Biyurrieneak pasatuta. Zaku-lasterketako irudiak dira. Agian partxisa hautatu zuten lurra jan eta hogei ubeldura kontatu zituztelako…
Datorren zitak maiatzaren 11n (proba gastronomikoa) eta ekainaren 8an (ginkana) izango dira.