Lau barrutietan, EH Bildu nagusi
Barruti guztietan koalizio subiranistak jaso zituen boto gehien igandean. Kontsultatu hemen barruti guztietako emaitzak.
Oarsoaldeko beste udalerrietan bezalaxe, Pasaian ere EH Bilduk irabazi zituen joan den igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Erraz gailendu zen koalizio subiranista, lau barrutietan gainera. Orotara, 2.913 boto poltsikoratu zituzten, botoen %44. Aurrekoetan baino 800 boto gehiago jaso zituen taldeak.
HITZAk barrutiz barrutiko datuak bildu ditu, ondorengoak dira:
Antxo:
- EH Bildu: 1.032
- EAJ: 625.
- PSE-EE: 302.
- PP: 86.
- Podemos: 48
- Sumar: 99.
- Vox: 32.
Donibane:
- EH Bildu: 590
- EAJ: 251.
- PSE-EE: 78.
- PP: 12.
- Podemos: 8.
- Sumar: 18.
- Vox: 7.
San Pedro:
- EH Bildu: 575.
- EAJ: 370.
- PSE-EE: 178.
- PP: 47.
- Podemos: 36.
- Sumar: 45.
- Vox: 14.
Trintxerpe:
- EH Bildu: 726.
- EAJ: 571.
- PSE-EE: 415.
- PP: 153.
- Podemos: 63.
- Sumar: 108.
- Vox: 57.